Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, uztailaren 8an, egunak aurrera egin ahala hodeitza arinduz joango da eta ostarteak irekiko dira.

Goizaldean eta goizean goizetik zerua oraindik oso lainotuta egongo da eta euri txikia edo zirimiria egingo du Kantauri isurialdea, eta baliteke Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroa ipar partean eguerdira arte bustitzen jarraitzea. Egunak aurrera egin ahala, ordea, atertzera egingo du eta ostarte zabalak irekitzen joango dira.

Ipar-haizea ibiliko da, astelehen honetan baino indar gutxiagorekin. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 23-25 graduren bueltan geldituko dira; Nafarroa hegoaldean balio altuagoak neurtuko dira.

Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da

Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 14 gutxienez eta 25 gehienez.

BESTE DATU BATZUK

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetetik adierazi duten bezala, itsasbazterrean ipar-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta goizaldean eta goizean goiz ipar-mendebaldekoa nagusituko da eta arratsaldetik aurrera ipar-ekialdekoa; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du.

Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean, eta eguerdi inguruan metro batekoak. Itsasgorak 03:46an eta 16:07an izango dira, eta itsasbehereak 09:50ean eta 22:16an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.