Amateur antzerkia gizarte-etxeetara itzuliko da Auzo Eszena 2024ren bigarren denboraldiarekinUrritik abendura bitarte, 19:00etan, 9 proposamen antzeztuko dituzte.

“Urtero bezala, Kultura Sailak Auzo Eszena ekimena bultzatu du. Programa horrek arte eszenikoetan modu ez-profesionalean diharduten talde eta elkarteen eskura jartzen ditu gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoak eta ikuskizun bat oholtzara igotzeko behar den azpiegitura”, azaldu du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak aurkezpen-prentsaurrekoan.

Izan ere, zinegotziarentzat programa “win-win” bat da: “artista horiei beren artea partekatzeko aukera emanda, guztiok irabazten dugu. Alde batetik, pertsona horiek beren lana agertokira eramateko aukera dute eta, bestetik, gasteiztar guztiok haien lan zoragarriez goza dezakegu”.

Gainera, adin eta zaletasun guztietako ikusleentzako programazio anitza sortzen da diziplina ugariren bidez: umorea, antzerkia, magia, monologoak, komedia, musikala… Aurten ikusi ahal izango diren lanak dira hauek:

  • Urriaren 6an, Arriagan: Baidefeisen ‘Rumores’ (umorea).
  • Urriaren 27an, Aranan: Auskalhop-en ‘El sonido de la magia’ (antzerkia).
  • Azaroaren 10ean, Salburuan: Kultura&Natura elkarteareb ‘Bakardadeak garaitu zituenak’ (musika, bertsoak eta dantza).
  • Azaroaren 17an, Arriagan: Antrokiaren ‘Los idiotas también cenan’ (antzerkia).
  • Azaroaren 23an, Salburuan: Los Criscípulosen ‘¿Quién no lo hace?’ (antzerkia).
  • Azaroaren 24an, Zabalganan: Tadir teatro antzerki-konpainiaren ‘Gasteiz Varietés 10ª edición’ (antzerkia, magia eta musika bateratzen dituen barietate-ikuskizuna).
  • Abenduan 1ean, Salburuan: Guraliaren ‘Ispilu aurrean’ (haurrentzako antzerkia).
  • Abenduan 15ean, Aldaben: Pánico escenicoren ‘Resistencia en la residencia’ (umorezko antzerkia).
  • Abenduan 22an, Zabalganan: Tercera filaren ‘A.M.A.’ (antzerkia).