Bueltan dira Eguberrietako udalekuak eta ludoteka eta ludoklubetako oporretako jarduera puntualak
Izena emateko epea abenduaren 12an irekiko da
Gasteizko gizarte-etxeak beste urte batez Gabonetako udalekuak eta oporretarako jarduera puntualak jasotzeko prestatzen ari dira. Udal-ludotekek eta -ludoklubek “Gabonetan jolasa oparia da” leloa aukeratu dute aurten.
Ludoteketako udalekuak 4 eta 8 urte arteko neska-mutilentzat izango dira eta gizarte-etxe hauetan egingo dira: Aldabe, Arriaga, Pilar, Hegoalde, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Lakua, Salburua eta Zabalgana. Bestalde, ludoklubak 9 eta 12 urte arteko neska-mutilentzat izango dira eta Salburuan eta Ibaiondon egingo dira.
Udalekuetako ordutegia 09:30etik 13:30era artekoa izango da, eta prezioa 18,40 €-koa izango da abonatuentzat, eta 30,40 €-koa gainerakoentzat. Lehen txanda abenduaren 26, 27, 28 eta 29 artekoa izango da, eta bigarrena urtarrilaren 2, 3, 4 eta 5ean.
Udalekuez gain, ludoteketan eta ludoklubetan era askotako jarduera puntualak ere egingo dira. Lau adin-tartetan banatuko dira ekintza horiek:
2-4 urte: familia osoarentzako jarduera, urte hauetan jaiotakoentzat: 2021-2019 (lagunduta).
3-6 urte: familia osoarentzako jarduera, urte hauetan jaiotakoentzat: 2020-2017 (lagunduta).
4-8 urte: 2019-2015ean jaiotakoentzat.
9-12 urte: 2014-2011n jaiotakoentzat.
Jarduera guztietan izena emateko epea abenduaren 12ko 08:30ean irekiko da gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan, San Antongo Herritarrei Laguntzeko Bulegoan, 010 telefonoan eta online Udalaren webgunean (familia osoarentzako jardueren kasuan izan ezik, aurrez aurre egingo baitira). Haurrak hezkuntza-behar bereziak baditu, dokumentazioa aurkezteko garaian formulario bat bete beharko du.
Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak, Miren Fernández de Landak, adierazi duenez, “jolasa, urteko edozein sasoitan, gure haurren gaitasun guztien garapena estimulatzeko oso tresna erabilgarria da. Gabonak, gainera, oso garai ona dira familiek elkarrekin gozatzeko eta denbora partekatzeko aukera izan dezaten”.
Temas
Más en Gasteiz
-
Las líneas 4 y 6 de Tuvisa estrenan el pago con tarjeta bancaria
-
Un vehículo arde de madrugada en Abetxuko
-
Detenida en Vitoria una cuidadora domiciliaria y su cómplice tras robar joyas de los domicilios en los que trabajaba
-
El Ayuntamiento creará otras 25 plazas para Policía Local antes de que “acabe la legislatura”