Oztoporik gabeko hiria bultzatzea eta irisgarritasuna sustatzen jarraitzea. Helburu horrekin, Arabako lau ikastetxetako, 294 ikaslek eta lau irakaslek parte hartuko dute ONCE Gizarte Taldearen edizioan. Hainbat lan egingo dira, oztoporik gabeko hiriak eta udalerriak sustatzeko, pertsona guztiak gizarteratzeko eta haiengana iristeko bide gisa.

Publizitate-hesi moduko olanak diseinatzen. | ARGAZKIA: UTZITA

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, “etengabe aldatzen ari den gizarte batean, teknologia berrien irisgarritasunaren borroka irabazi egiten da batzuetan, eta kalean gaindituta geneuzkala uste genituela arazoak aurktitzen ditugu berriro, hala nola garraiobide berriak sar-tzea (patineteak, auto eta motor elektrikoak, bizikleta elektrikoak eta beste tresna batzuk), eta pertsona asko arriskuan jartzen dituzten beste oztopo batzuk, ez haien existentziagatik, eta bai gaizki erabiltzeagatik”, azaldu zuten ONCEtik. Horregatik, hezkuntza-sentsibilizazioko ohiko programa tradicional honek egungo proposamen pedagogiko erakargarri bat aurkeztu du, LOMLOEn oinarritua, talde- lana, laguntasuna, inklusiboa eta berdintasuna bezalako balioak hezkuntza-etapatik bultzatzeko. Edizio honetan ikasgela osoetan parte hartu da, eta olana bat egin behar izan da, publizitate-hesi gisa, oztoporik gabeko hiria eta gizarte inklusiboa lortzearen garrantzia nabarmentzen duen diseinu batekin. Olana hori arbel digital baten bidez aurkeztu da, edizio honetarako sortutako plataforman bertan. “Lan hori egiteko, irakasleek gaikako egindako material didaktikoa (online formatuan) izan dute eskura, desgaitasun motei eta irisgarritasunari buruzkoa, eta horiek lagungarri izan dira edizio honetako gaien parte-hartzea eta ulermena errazteko”, gaineratu zuten ekimenaren antolatzaileek. “Material horien guztien artean, Oncity nabarmentzen da, ONCE Gizarte Taldeakadin, baldintza eta profil guztietarako sustatzen duen lehen bideojoko hezigarri eta irisgarria, desgaitasuna duten pertsonen larruan jartzera eta, bideojoko pertsonaiekin batera, erabat inklusiboak diren hiriak edo inguruak lortzera gonbidatzen duena”, ondorioztatu zuten.

Helburua

ONCEren eginkizun nagusia itsuen edo ikusmen-urritasun larria dutenen bizi-kalitatea hobe-tzea da, gizarte-zerbitzuen eskaintza zabalaren bidez, erabateko gizarteratzea ahalbidetzeko. “Ez da erraza Espainiako Itsuen Erakundearen (ONCE) errealitatea orri gutxitan laburtzea. Larogei urte inguruko erakunde dekano honek ez du inoiz laguntzarako erakundea izatea bilatu; gaur egun, Erakunde hurbila, egonkorra eta zuhurra da, ikusmen-urritasuna duten pertsonentzako gizarte-zerbitzu espezializatu eta aurrerakoiak ematen dituen erakundea”, azpimarratzen dute ONCEtik. Ildo beretik, oso zerbitzu garrantzi-tsua da minusbaliotasunaren arloan, “mundu osoan erreferentea” da; azken batean, gizarteko agente aktiboa da. “Arrakastaren arrazoia ere, gure jokorako produktuak erosiz –benetako eragile ekonomikoa–, konpromisoaren eredu den gizarte espainiarrak emandako babesean bilatu behar da”. “Autonomia pertsonala, hezkuntza-arloko arreta, laneko normalkuntza, teknologia berrien eskutik irisgarritasun unibertsala, eta aisiaz eta denbora librez gozatzea pertsonaren garapen integrala. Hauetaz eta beste hainbat gauzaz hitz egiten da orri hauetan; eta ONCEko lehendakari gisa, eskerrak eman nahi dizkiot bertan sartzen denari eta, hortaz, espainiar gizarteari, ONCEri eta bertako jendeari emandako babesagatik eta gu hobeto ezagutu nahi izateagatik”, ondorioztatu dute.

Gaur egun ONCE gisa ezagutzen dena 1938an martxan jarri zen, eta horretarako ilusioz beteriko energia izan da erabili den erregai nagusia. “Ez da txaubinismoa”. Aurten 85 urte betetzen ditu Erakundeak, eta denbora horretan pertsona itsu edota ikusmen urritasun larria dutenei zuzendutako “beste inon ez dagoen” giza eskeintza sistema eratu du. Erakunde gubernamentala da, hainbat ministeritza eta ONCE artean osatutakoa, bere helburu sozialen eta aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoekiko egokitze progresiboaren alde egite duena. Bai Europan zein Espanian egitura sozialen eraldaketak handiak izan dira, ondorioz askorentzako hain garrantzitsua den Hirugarren Sektorea izena duen eredu sozial eta ekonomikoari so egin dio. Kanporaketa arriskuan dauden bederatzi milioi pertsona ordezka-tzen duen plataforma da, bertan elkarte zibilek, pertsona desgaituen mugimenduek, fundazioek eta eskubide sozialak babesteko politika bateratzaileak eskatzen dituztenek eskua eman diote elkarri. “Hasierako utziezinezo nahia; itsu espaniar guztientzako kupoiaren salmentaren bitarteko lan duina bete zen, halere bestelako aukera profesionalak ere arakatu behar izan ziren. Horrela, 60ko hamarkadan aurrekariak izan ziren zentruak lan azokara hurbiltzen hasi ziren. Telefonia Eskola, Hezkuntza Profesional Zentrua edota Fisioterapia Eskola Unibertsitarioa besteak beste”.

Xehetasunez

Prezioak. “Etengabe aldatzen ari den gizarte batean, teknologia berrien irisgarritasunaren borroka irabazi egiten da batzuetan, eta kalean gaindituta geneuzkala uste genituela arazoak aurktitzen ditugu berriro, hala nola garraiobide berriak sartzea (patineteak, auto eta motor elektrikoak, bizikleta elektrikoak eta beste tresna batzuk), eta pertsona asko arriskuan jartzen dituzten beste oztopo batzuk, ez haien existen-tziagatik, eta bai gaizki erabiltzeagatik”, azaldu zuten ONCEtik. Horregatik, hezkuntza-sentsibilizazioko ohiko programa tradicional honek egungo proposamen pedagogiko erakargarri bat aurkeztu du, LOMLOEn oinarritua, talde- lana, laguntasuna, inklusiboa eta berdintasuna bezalako balioak hezkuntza-etapatik bultzatzeko”.

Edizio berria. Edizio honetan ikasgela osoetan parte hartu da, eta olana bat egin behar izan da, publizitate-hesi gisa, oztoporik gabeko hiria eta gizarte inklusiboa lortzearen garrantzia nabarmentzen duen diseinu batekin. Olana hori arbel digital baten bidez aurkeztu da, edizio honetarako sortutako plataforman bertan. “Lan hori egiteko, irakasleek gaikako egindako material didaktikoa (online formatuan) izan dute eskura, desgaitasun motei eta irisgarritasunari buruzkoa, eta horiek lagungarri izan dira edizio honetako gaien parte-hartzea eta ulermena errazteko”, gaineratu zuten ekimenaren antolatzaileek. “Material horien guztien artean, Oncity nabarmentzen da, ONCE Gizarte Taldeakadin, baldintza eta profil guztietarako sustatzen duen lehen bideojoko hezigarri eta irisgarria eta desgaitasuna duten pertsonen larruan jartzera.