Oso lorategi sinbolikoa, sentsibilizazioz betea. Atzo amaitu zen hiri-hondakinen kudeaketari buruzko sentsibilizazio-kanpaina: Ikusten duzuna baino gehiago dago, lelopean. Arabako Foru Aldundiak antolatuta (Egibideren eta Har Eman elkartearen laguntzarekin), kanpaina hau atzo amaitu zen, hainbat ikastetxetan barrena lurraldeko zazpi herritan ibili ondoren – (Amurrio, Araia, Uribarri Gaubea, Guardia, Legutio, Santikurutze Kanpezu eta Gasteiz–.

Hala, Gasteizko Santa Barbara plazan San Viator ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleek jarduera bat egin dute herritarrak hondakinen inguruan sentsibilizatzeko. Begiraleen laguntzarekin, eta beraiek ekarri dituzten objektu birziklatuetatik abiatuta, lorategi bertikal bat eraiki dute, kanpainan landutako kon-tzientziazio mezu nagusiak tartekatzen dituena. Hondakinen kudeaketaren arloan ikasleek lortutako ezagutzak partekatzea izan zen sorkuntza horren helburua, batez ere hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta behar bezala birziklatzea bultzatzera bideratuta. Gainera, nabarmendu zuten hondakinaren atzean ikusten dena baino askoz gehiago dagoela froga-tzearen kontzeptua (kanpainako esloganak dioen bezala). Natividad López de Munain Ingurumen eta Hirigintza zuzendariak, atzo goizean jardueran parte hartu zuenak, nabarmendu zuen garrantzitsua dela etxeetan hondakinak behar bezala bereiztea, beste produktu batzuetan eraldatzen laguntzeko, eta, ondorioz, kostu ekonomikoak eta ingurumen kostuak aurrezteko. Gainera, esan zuen “bereziki garrantzitsua dela frakzio organikoa behar bezala bereiztea konpostajearen bidez eraldatzeko, lursail degradatuak hobetzeko beharrezkoa den ongarri organiko bihurtuta”. Ildo beretik, Xabier López Santiago Egibide ikastetxeko Berrikuntzaren eta Erakunde Harremanen zuzendariak azpimarratu zuenez, “hiru erakundeen arteko lankidetzaren arrakasta da adimen aniztasuna duten pertsonak laneratzeko aukera ematen duen aliantza dela”. Foru Aldundiatik azpimarratu zutenez, hilabete eta erdi honetan zehar, begirale taldea, adimen aniztasuna duten bost pertsonaz osatua, Arabako geografian zehar ibili da “birziklatzeko hainbat saio eta tailer eginez Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin”. Hala, ikastetxe bakoitzean bi saio eginez, 200 haur baino gehiago trebatu dituzte, beren ikastetxeetan hondakinen inguruko enbaxadore bihurtzeko. Bestalde, ekimenak barnean har-tzen zuen eskolan txoko berde bat eraikitzea, espazioak naturaliza-tzeko eta kanpainaren lekuko izateko.

Balantzea

Azpimarratu zutenez, ekimenaren balantzea oso positiboa izan da, bai parte hartzeagatik, bai mezuagatik eta emaitzagatik. “Esperientzia horren balantze oso positiboa egiten dugu, bai parte hartu duten desgaituentzat, bai gizarteratzeko eta laneratzeko dinamika partekatu duten zentro okupazionalentzat, bai enpatia handia erakutsi duten ikasleentzat. Emaitza ikusita, gizarte eragile eta erakunde gehiago animatzea gustatuko litzaiguke aniztasun fun-tzionala duten pertsonak gizarteratzearen aldeko ekimen aitzindariak abian jartzera” adierazi zuen Ana Belén Otero Miguélez Gizarte Zerbitzuek zuzendariak, gaur goizean taldearekin batera jarduera egiten egon dena.

Hori lortzeko, t”aldeak Egibideko hainbat heziketa ziklotako irakasleen eta ikasleen parte hartzea izan du, baita Har Eman elkartearen esperientzia ere. Lankidetza formula aitzindaria da, aurreko edizioan ere arrakasta izan zuena eta ekintzari hezkuntza eta sentsibilizazio arloko tresna desberdinak ematea ahalbidetzen duena”, gaineratu eta ondorioztatu zuten: “Gazteenentzako ekintzak bultzatuta, Arabako Foru Aldundiak hezten jarraitzen du arabarrek hondakinak hobeto kudea ditzaten”.

Izan ere, ekimen honekin eta urtean zehar abian jartzen diren hainbat ekimenekin, Arabako erakundeek erakutsi nahi dute birziklatzeak gero eta garrantzi handiagoa hartu duela eta herritar guztien eskura dagoela. Hala, planeta jasangarriago baten aldeko borrokari jarraitzen zaio.