Síguenos en redes sociales:

Eraikuntzaren kostuak %0,4 gehitu dira maiatzean aurreko hilaren aldean eta %5,5 urtetik urtera

Eraikuntzaren kostuak %0,4 gehitu dira maiatzean aurreko hilaren aldean eta %5,5 urtetik urteraEP

Eraikuntzaren kostuen indizea % 0,4 handitu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) maiatzean aurreko hilaren aldean, eta urtetik urtera %5,5eko hazkundea izan dute, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.

Sektoreka, hileko bilakaerak gora egin du eraikingintzan (%0,4) eta ingeniaritza zibilean (%0,6), eta 2025eko maiatzaren aldean, kostuak %5,5 igo dira eraikingintzaren sektorean eta %5,3 ingeniaritza zibilarenean.

Kontsumitutako lehengaiei dagokienez, kostuak %0,5 handitu dira maiatzean aurreko hilaren aldean, eta %5,8 urtetik urterako datuak kontuan hartuta. Tipologiaren arabera, hil arteko aldakuntzak eraikingintzan %0,5 egin du gora eta ingeniaritza zibilean %0,7, eta urtetik urtera, lehengaien kostuak %5,9 igo dira eraikingintzan eta %5,5 ingeniaritza zibilean. Eskulanaren kostuak %4,7 igo dira urtetik urtera.

Maiatzean kontsumitutako lehengaien prezioek aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta izan dituzten igoerarik handienak koke lantegiak eta petrolio fintzea adarrean izan dira, urte arteko %42,0ko igoerarekin. Aitzitik, produktu metalikoen fabrikazioak, makineria eta ekipoak izan ezik, %1,2 egin du behera kontsumitutako lehengaien prezioetan.

Eustaten beste txosten batzuekin jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) landetxeetan maiatzean erregistratutako sarrerak aurreko urteko hil berean baino %1,3 azpitik izan dira, eta ostatu gauek, aldiz, %5,2 egin dute gora. Orotara, 19.770 sarrera eta 45.443 ostatu gau zian dira, eta sarreren %61,3 eta ostatu gauen %61,1 Espainiako Estatutik etorritako pertsonenak izan dira, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabera.

Lurralde historikoka, Araban 4.186 sarrera zenbatu dira, aurreko urteko maiatzean baino %13,0 gehiago; Bizkaian, aldiz, %2,3 murriztu dira, 5.854 sarrera izan ondoren, eta Gipuzkoan 9.730 sarrera erregistratu dira maiatzean, iaz baino %5,8 gutxiago.

Ostatu gauen kasuan, Araban urtetik urtera %1,8ko igoera izan da, 8.746 ostatu gau erregistratuz; Bizkaian 13.393 ostatu gau izan dira, 2025eko maiatzean baino %18,7 gehiago, eta Gipuzkoan 23.304, aurreko urteko hilabete berean baino %0,1 gutxiago.

Bisitariek EAEko landetxeetan maiatzean egindako batez besteko egonaldia 2,30 egunekoa izan da, hau da, 2025eko hil berean erregistratutako 2,16 eguneko batez bestekoaren gainetik.