Eraikuntzaren jarduera %0,7 hazi da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2026ko lehenbizio hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, prezio arruntetan eta egutegiaren ondorioak atera ondoren. Eraikingintzaren portaera positiboa izan da (%3,4), baina ingeniaritza zibilarena negatiboa (-%5,2), Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.
Sektorearen urteko lehen hiruhilekoko jarduera 2025eko laugarren hiruhilekoarekin alderatuz gero, berriz, eraikuntzaren koiunturako indizea %1,8 jaitsi da termino nominaletan edo prezio arruntetan, dagozkion urtaro ondorioak atera ondoren. Eraikigintzan jarduera %0,4 jaitsi da aurreko hiruhilekoaren aldean, eta ingeniaritza zibilean %4,5.
Lurralde historikoka, eraikuntzaren jarduera uneko prezioetan %1,7 igo da Araban eta %1,4 Bizkaian, baina %1,0 murriztu da Gipuzkoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, eraikuntzaren koiuntura indizeak %1,2 egin du behera Araban, %1,4 Bizkaian eta %2,7 Gipuzkoan.
Bestalde, higiezinen sustapena kontuan hartu gabe, eraikuntzaren sektoreak %1,6 egin du gora 2026ko lehen hiruhilekoan iazko aldi beraren aldean, eta %1,2 behera 2025eko laugarren hiruhilekoaren aldean. Eraikingintzaren jarduera, behin higiezinen sustapenaren jarduera aterata, %4,9 hazi da urte artean, eta %0,5 hiruhileko artean.
Azkenik, EAEko eraikuntzaren langile okupatuen indizea aurreko urteko hiruhileko berean baino %0,3 baxuagoa izan da 2026ko lehenbiziko hiruhilekoan, 2025eko laugarren hiruhilekoaren aldean %0,5 jaitsi ondoren.