Eustaten datuen arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan esportazioen prezioek % 0,5eko igoera izan dute aurreko hiruhilekoaren aldean. 2024ko hiruhileko berarekin alderatuz gero, prezioak % 1,3 igo dira.
Inportazioen prezioek hazkunde-eredu bati eusten diote: prezioak % 0,7 igo dira 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean eta % 0,5 urte artean.
Esportazio "energetikoen" prezioek % 2,3 egin dute behera aurreko hiruhilekoaren aldean, eta "ez-energetikoenek" % 0,6 egin dute gora. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, ondasun "energetikoen" prezioek % 4,4 egin dute behera eta "ez-energetikoenek" % 1,5 egin dute gora.
Inportazioen kasuan, produktu "energetikoen" prezioen indizea % 4,4 jaitsi zen urte arteko tasan, baina aurreko hiruhilekoaren aldean, % 4,5 hazi zen. Ondasun "ez-energetikoek", aldiz, % 2,5eko igoera izan zuten urte arteko tasan eta % 1,2 jaitsi ziren hiruhileko arteko alderaketan.
Esportazioak zer ekonomia-eremutara bideratzen diren kontuan hartuta, prezioek goranzko joera erakusten dute ELGAn (% 0,5) eta Munduko gainerako herrialdeetan (% 0,4) 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean
ZENBAKIETAN
Xede ekonomikoaren araberako sailkapenari dagokionez, esportazioen prezioek, 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean, beherakada izan zuten Kapital-ondasunetan (-% 2,5) eta igoera, berriz, Kontsumo-ondasunetan (% 3,6) eta Bitarteko ondasunetan (% 0,5). Aurreko urtearen aldean, joera goranzkoa izan da Kapital-ondasunetan (% 0,3), Bitarteko ondasunetan (% 0,7) eta Kontsumo-ondasunetan (% 3,8).
Inportazioen kasuan, Kontsumo-ondasunek (-% 2,7) eta Kapital-ondasunek (-% 5,2) atzera egin dute aurreko hiruhilekoaren aldean; Bitarteko ondasunek, ordea, % 1,7 egin dute gora. Urte artean, gora egin dute Kontsumo-ondasunek (% 0,9) eta Bitarteko ondasunek (% 0,6), baina moteldu egin dira Kapital-ondasunak (-% 0,9).
Esportazioak zer ekonomia-eremutara bideratzen diren kontuan hartuta, prezioek goranzko joera erakusten dute ELGAn (% 0,5) eta Munduko gainerako herrialdeetan (% 0,4) 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean. Kontrako joera dago, aldiz, EBn (-% 0,1) eta Eurogunean (-% 0,7).