Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,4 igo da maiatzean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko hilaren aldean, eta horrela, urte arteko tasa %3,9 da. Gainera, prezioek %2,7 egin dute gora 2024ko lehen bost hilabeteetan, INE estatistika erakundeak ostegun honetan argitaratu dituen datuen arabera.

Aurreko hilarekin alderatuta, maiatzean prezioak igo egin dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (%0,7), alkoholdun edari eta tabakoan (%0,7), jantzi eta oinetakoetan (%1,1), etxebizitzan (%0,9), tresnerian (%0,1), aisia eta kulturan (%0,4), hotel, kafe eta jantokietan (%1,1) eta besteetan (%0,1); ez dira aldatu hezkuntzan (%0,0), eta jaitsi egin dira botiketan (-%0,3), garraioan (-%0,6) eta komunikazioetan (-%0,1).

Era berean, 2023ko maiatzaren aldean, prezioak talde guztietan igo dira, komunikazioetan izan ezik, %0,1 jaitsi baitira. Horrela, prezioak %5,6 igo dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %4,3 alkoholdun edari eta tabakoan, %0,4 jantzi eta oinetakoetan, %5,3 etxebizitzan, %1,3 tresnerian, %2,7 botiketan, %3,9 garraioan, %2,4 aisia eta kulturan, %2,2 hezkuntzan, %5,3 hotel, kafe eta jantokietan eta %3,3 besteetan.

Azkenik, urteko lehen bost hilabeteetan, prezioak 2,6 igo dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %6,0 alkoholdun edari eta tabakoan, %6,5 etxebizitzan, %0,8 tresnerian, %1,8 botiketan, %2,3 garraioan, %1,8 komunikazioetan, %0,5 aisia eta kulturan, %0,1 hezkuntzan, %3,9 hotel, kafe eta jantokietan eta %1,8 besteetan; jantzi eta oinetakoetan, aldiz, %1,3 jaitsi dira.