2024ko apirilean, Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 jaitsi ziren aurreko hilaren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Apirileko urte arteko tasak azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza jasotzen du, eta % 6,2ko atzerakada izan du.
Azterketa zehatzago batek agerian uzten du, 2024ko apirilean, Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,4), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa eta Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (% 0,7) sektoreek izan dituztela, aurreko hilaren aldean, jaitsierarik handienak prezioetan. Aitzitik, hileko arteko prezioen igoera izan duten sektoreak Industria kimikoa eta Ura (% 1,3) eta Kokeriak eta petrolioa fintzea (% 1,0) izan dira.
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, 2024ko martxoarekin alderatuta, Energiaren prezioak % 1,2 jaitsi dira. Kontsumo-ondasunen prezioak % 0,2 igo dira, Kontsumo-ondasun ez iraunkorren prezioak % 0,2 igo direlako eta Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak ere % 0,2 igo direlako. Bestalde, Bitarteko ondasunen prezioak % 0,2 jaitsi dira eta Ekipo-ondasunenak % 0,1 igo dira.
Urte artean, 2024ko apirila 2023ko apirilarekin alderatuta, prezioen jaitsierarik handienak ondoko adarretan izan dira: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 41,7) eta Zurgintza, papera eta arte grafikoak (% 5,7). Aitzitik, urte arteko prezioetan igoera handiena izan duten adarrak ondokoak izan dira: Erauzketa industriak (% 10,7) eta Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (% 8,0).
Helburu ekonomikoaren araberako ondasun-talde handien prezioen urte arteko aldakuntza negatiboa izan da Energian (% 24,5) eta Bitarteko ondasunetan (% 1,3). Kontsumo-ondasunenak % 0,1 jaitsi dira, Kontsumo-ondasun iraunkorrak % 13,2 igo direlako eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrak % 1,9 jaitsi direlako. Ekipo-ondasunen prezioak, aldiz, % 0,8 igo dira.