Euskal AEko industria-jarduera %0,8 jaitsi zen 2023ko urrian
Produkzioa %0,4 jaitsi da aurreko hilaren aldean
Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez, Euskal AEko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino %0,8 txikiagoa izan da 2023ko urrian. 2023ko lehenengo hamar hilabeteetan metatutako produkzioa aurreko urteko aldi metatuan izandakoa baino %0,4 txikiagoa izan zen.
Aurreko hilaren aldean (2023ko iraila), Euskal AEko industria jarduera %0,4 murriztu da urri honetan, urtaroen eragina zuzenduta.
Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Bitarte-ondasunetan produkzioaren urte arteko jaitsiera %3,2koa izan da, hala nola metalurgia eta produktu metalikoen fabrikazioan, industria kimikoan eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioan.
Kontsumo-ondasunek ere urte arteko joera negatiboa izan dute 2023ko urrian, produkzioa %3,2 murriztu baita sektore osoan. Jaitsiera hori Kontsumo-ondasun iraunkorren joerak eragin du; besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioak izan du eragina, %18,1eko murrizketa izan baitute. Kontsumo-ondasun ez iraunkorren produkzioa, aldiz, %1,1 igo da: besteak beste, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketarako eta higienerako produktuen fabrikazioa, eta farmazia-produktuak eta jantziak egitea.
Energiaren produkzioa ere jaitsi egin da 2023ko urrian, %9,5 urte artean. Sektore honetan sartzen dira, hala energia elektrikoaren ekoizpena eta hornidura, nola petrolioaren finketa.
Aitzitik, Ekipo-ondasunetan produkzioa %7,1 igo da aurreko urteko urriaren aldean. Horien barruan sartzen dira ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta tren-materialen eraikuntza eta aeronautika- edo ontzigintza-eraikuntza
Temas
Más en Economía
-
Trump recula y considera ahora "apropiado" un arancel del 80% a China
-
El empleo en las cooperativas vascas crece un 9% en los tres últimos años
-
Von der Leyen anuncia 3.000 millones de euros más para implementar el pacto migratorio
-
Euskadi destina 1,5 millones a sociedades laborales y cooperativas afectadas por aranceles