Gobernantza da enpresa kooperatiboek beste sozietate eredu batzuen aldean duten ezaugarri bereizgarrienetako bat, izan ere, bazkideak dira protagonista nagusiak. Printzipio eta balio kooperatiboek erabakiak hartzeko prozesu irekia, borondatezkoa eta demokratikoa eskatzen dute, eta gobernantza kooperatiboa funtsezko tresna da printzipio eta balio horiek aplikatzeko.

Organoetako bi, gainera, nahitaez sortu beharrekoak dira: Batzar Nagusia eta Administrazio Organoa

Printzipio demokratiko horretan oinarritzen dira kooperatibetako organoak. Organoetako bi, gainera, nahitaez sortu beharrekoak dira: Batzar Nagusia eta Administrazio Organoa. Halere, beste egitura boluntario batzuk ere badaude, batzuk oso komunak, esaterako, organo exekutiboak.

Beñat Salaberria / LKS Next Legal

Batzar Nagusia da enpresa kooperatiboetako organorik garrantzitsuena, bazkide guztiek osatzen baitute. Gutxienez urtean behin egiten da Batzar Nagusirako deia, eta eskumen zehatzak ditu estatutuen erreforman, Administrazio Organoaren izendapenean edo urteko kontuak onartzean eta emaitzen banaketan.

Batzar Nagusia da enpresa kooperatiboetako organorik garrantzitsuena, bazkide guztiek osatzen baitute

Erabakiak gehiengo soilez hartzen dira, eta “pertsona bat boto bat” araua dute oinarri.

Administrazio Organoa pertsona bakarrekoa izan daiteke, kooperatiba txikienetan, edo kide anitzekoa, kooperatiba handienetan, eta Kontseilu Errektorea ere esaten zaio. Lehendakaria, lehendakariordea eta idazkaria dira organo horrek izendatutako karguak, eta arretaz, fideltasunez eta arduraz jarduteko eskatzen zaie.

Beste organo batzuk, hala nola organo exekutiboak, hau da, zuzendaritza nagusia eta zuzendaritza batzordea, legez nahitaezkoak ez diren arren, kooperatiba gehienetan daude. Organo horietako kide diren pertsonek enpresa kooperatiboa Administrazio Organoak zehaztutako jarraibideen arabera kudeatu behar dute.

¿Te interesa el mundo de las cooperativas? Encuentra aquí toda la información de interés

 

 

 

Te puede interesar: