Kooperatibak dira gizartean aitortzarik handiena duen enpresa sozietate mota, baina zer baliotan oinarritzen dira haien printzipioak?

Esaten da kontzeptu batzuk soilik sozietate kooperatiboenak direla, esaterako, hauek: aberastasun partekatua, pertsonen partaidetza eta langileen konpromisoa. Badakizu zergatik?

Nortasun Kooperatiboaren aitorpenaren arabera, enpresa kooperatiboa da premia eta asmo ekonomiko, sozial eta kultural komunei aurre egiteko beren borondatez elkartu eta jabetza bateratuko eta demokratikoki kontrolatutako enpresa bat sortu duten pertsonen elkarte autonomo bat.

Mirene Arri / Elkarlan.

Hau da, pertsonak ardatz dituen enpresa eredu bat da, demokratikoa, berdintasunezkoa eta ekitatiboa dena, partaidetza ekonomikoa sustatzen duena, kalitatezko enplegua sortzen duena eta inguruneaz arduratzen dena. Hau da, enpresa kooperatiba bakoitzak bere komunitatea eta lurraldea hobetzen laguntzen du.

Pertsonak ardatz dituen enpresa eredu bat da, demokratikoa, berdintasunezkoa eta ekitatiboa dena, partaidetza ekonomikoa sustatzen duena, kalitatezko enplegua sortzen duena eta inguruneaz arduratzen dena.

Euskadi kooperatibismoaren erreferente bat da munduan, eta, zehazki, lan elkartuko kooperatibena. Horrela deitzen zaie, kooperatibizatzen dena lana delako eta bertan lan egiten duten pertsonak enpresaren jabe direlako. Haien pisua oso nabarmena da industria sektorean, izan ere, euskal industrietako enpleguen %11 dira, nazioarteko salmenten ehuneko nabarmena izateaz gain.

 

¿Te interesa el mundo de las cooperativas? Encuentra aquí toda la información de interés