Nerea Escolarrek 12 urte darama eskola kirolean eta 3 urte Athlonen. Gaur egun Ganivet eta Zabalgana ikastetxetako Eskolaz Kanpoko Ekintzen koordinatzailea da.

Pasa den urteko konfinamendua martxoan ezarri eta...

Eta bat-batean, egun batetik bestera gelditu ziguten dena. Umeentzako helburuak, haiekin landu nahi genituen baloreak, jarduera fisikoak dena amaitu zen. Baina argi geneukan gure xedea, gure helburua beti izan dira umeak eta zerbait egin behar genuen, eta etxean egiteko erronkak proposatzen, hezkuntzarekin batera, hasi ginen.

Konfinamendu gogorra igaro ondoren klaseak hasi ziren berriz...

Eta aukera ikustean eta umeak helburu, saiatu ginen hasten. Kriston lana izan zen: protokoloak irakurri, eguneratu dena antolatu. Bilerak izan genituen Foru Aldundikoekin, zuzendaritzarekin... baina ezinezkoa izan zen. Nahiko gogorra izan zen guretzat. Argi geneukan egin ahal genuela segurtasun osoz, eta saiatu ginen gurasoak eta zuzendaritza taldeak lasaitzen eta konbentzitzen egiteko kapazak ginela, jarduera fisikoak martxan jartzeko prest geundela.

Eta azkenik, hasteko unea heldu zen.

Martxoan hasteko aukera izan genuen eta, imajinatu zer den hori, hilabete bateko lana bat-batean egin: taldeak antolatu, familiak abisatu, altak eskola kirolan, materialak... Eta hau dena neurri zorrotz batzuekin. Protokoloa zen gelaka egotea, eta holan egiten hasi ginen. Entrenatzaileen lana ikaragarria izan da, erronka handia izan da haientzat ere, talde eta azpitalde guztietara heltzea. Adibidez antzinako talde batetik, klaseka egitean hiru azpitalde ateratzen ziren... eskerrak begiraleen jarrera oso oso ona izan dela, ateratzeko dena, umeak eta jarduera aurrera eramateko. Egin duten esfortzua benetan eskertu behar diegu.

Eta zer moduz ikasturte berriaren hasiera?

Normaltasunez hasteko esan zuten, baina hori ez da holan. Jarduera asko ikastetxe baten barruan dira, eta ikastetxeak protokolo zorrotzak ditu eta hor jarraitzen dugu malabareak egiten, berrizten behin eta berriz. Dena den hasi gara beste sentsazio batekin. Topaketak eta partidak egongo dira, eta umeak badaude beren jarduera fisikoekin, harremanetan, baloreak ikasten... Sentsazio onak dauzkagu, bai Ganiveten, bai Zabalganan eta beste koordinatzaileekin hitz egiterakoan gauza bera diote. Oraindik gauza batzuk falta dira normaltasun osoz jarduteko, baina martxan gaude eta hori da garrantzitsuena.