Euskaltel-Euskadi taldea bi hitzordu izango ditu aste honetan: alde batetik Burgosko Itzulian lehiatuko da Espainian, eta, bestetik, Trans-Himalaya Cycling Race lasterketa jokatuko du Tibeten.
Euskal txirrindularitza taldeak jakinarazi duenez, Jon Agirre, Mikel Bizkarra, Jordi Lopez, Gotzon Martin, Txomin Juaristi, Iker Mintegi eta Jokin Murguialday ariko dira Burgosen asteartetik larunbatera, abuztuaren 5etik 9ra, Jorge Azanzaren eta Pablo Urtasunen kirol zuzendaritzarekin.
Ibilbide gorabeheratsua izangu du lasterketak eta guztira 19 taldek hartuko dute parte, WorldTourreko hamarrek eta Pro Team mailako zortzik, hain zuzen ere.
Jon Aberasturi, Nicolas Alustiza, Iker Bonillo, Paul Hennequin, Xabier Isasa eta Andoni Lopez de Abetxuko txirrindulariek osatutako beste multzo bat Tibeten lehiatuko da, Trans-Himalaya Cycling Race lau eguneko itzulian, Santi Barrancok gidarituta.
Zailtasun nagusia altuerara egokitzea izango da, etapa guztiak 3.000 metrotik gorakoak baitira, eta laugarrena eta azkena 4.000 metrora iristen baita. 17 taldek hartuko dute parte, hiru ProTeam, Euskaltel-Euskadi tartean, eta 14 Kontinental.
KIROLAK
Bestalde, beste gai batzuekin jarraituz, Surne Bilbao Basketek 2.21 metro eta 22 urteko Jiahao Yu pibot txinatarra fitxatu du 2028. urtera arte, eta Espainiako gizonezkoen saskibaloi ligako hirugarren mailako Torrelavegako Alega Cantabrian jokatuko du lehen denboraldian, utzita, Lolo Encinas entrenatzailearen aginduetara.
Bilboko taldeak sarean argitaratutako ohar baten bidez jakinarazi duenez, Jiahao Txinako Saskibaloi Elkarteko (CBA) Zhejiang Golden Bulls taldetik helduko da, denboraldi "bikaina" eginon ondoren, partidako 13.5 puntu, 7.8 errebote eta 23 kredituko balorazioa lortuta batez beste. Txapelketa bereko Urteko Jokalari Hasiberri Hoberena izendatu zuten 2022an.
Aurretik, pibot gaztea Amerikako Estatu Batuetara (AEB) joan zen batxilergoko ikasketak amaitzera eta Sierra Canyon saskibaloi eskola ospetsuan ikasi zuen, besteak beste, Lebron Jamesen semen Bronny Jamesekin batera.