Aste bi eskas igaro dira Tatxers taldeak hirugarren lana kaleratu zuenetik. Iazko irailean hasi ziren disko berrirako kantuak sortzen, eta hiru hilabete geroago grabatu zuten; azkenean, oraintxe heldu da lana entzuleen belarrietara, hauen gozamenerako. “Gogotsu geunden, denbora igaro da lan berria sortzen hasi ginen unetik, eta gu kanta berriak pentsatu, sortu, egin eta jotzekoak gara. Kosta zaigu udan zehar kontzertuak eman eta abesti berriak jotzeko tentazioari eustea”, azaldu du taldeko abeslari eta baxu jotzaile Jon Salinasek
Diskoak argia ikusi bezain pronto ekin diote kontzertu birari, eta “oso pozik” daudela gaineratu du Martin Ziriza taldekideak: “Lehen asteburuan Bilboko Sarean espazioan eta Burlatan Egun Motelak kolektiboak antolatutako festan jo dugu. Jendea gerturatu da eta gainera bazekizkiten kanta berrien letrak, ez dira zaharrak entzuteko zain egon; hori seinale ona da”.
Bestalde, iazko irailean hasi zen Sergio Devesa Tatxers taldean bateria jotzen. Kaleratu berri dituzten abesti berriak sortzen eta zaharrak ikasten. Erabaki bat hartu behar zuten, aurkeztu aurretik kontzertuetan abesti berriak jo edo ez. Hautua egin zuten: abesti zaharrak jo dituzte diskoa kaleratu arteko kontzertuetan.“Abesti berriak disko kaleratu aurretik kaleratzea bi erreakzio eduki ditzake. Batetik, jendeari abestiak gustatzea; eta bestetik, berriak diren abestiak ezagutu ez eta ondorioz kasu handirik ez egitea. Azken honek kontzertua grazia handi bakoa izatea ekar dezake. Beraz, gogo handiarekin egon garen arren, itxaron egin dugu kantak jotzen hasteko. Egia esan oso pozik gaude emaitzarekin.”
Zortzi kantek osatzen dute Ezpatei distira(HumoInternacional) eta itxaropen kutsua zabaltzen dute. “Egunerokotasunari erreferentziak eginez kantatzen dugu, baina positiboak gara. Kutsu itxaropentsu batekin egin ditugu abestiak, baina denetik dauka”, azaldu du Zirizak. Askotan, irudikatu nahi duten etorkizuna erakusten dutela diote bi abeslariek, eta etorkizunari modu ideal batean begiratzen diotela gaineratu dute.
"Abesti berriak jo eta jo ibili gara; saiatu gara izan dugun denbora ahalik eta hoberen aprobetxatzen"
Loretxea abestian islatzen da hori. “Espazio ideal bat irudikatzen da kantuan. Modu autogestionatuan lantzen den ametsezko espazio bati buruz kantatzen du. Egun Motelak presente dagoena, Iruñeko beste kolektibo asko bezala, eta noizbait aurrera aterako dena esperantza daukaguna. ‘Oasibatabestian ere erreferentzia egiten zaio Loretxeari” argitu du Zirizak.
Berak egin du bertsolaritzaren inguruko teorizazio lanik serioena. Bere doktore tesian bertsolaritza ulertzeko modua aldatu zuen goitik behera. Ordura arte ulertzen zen ahozko literatura bezala, eta ikuspuntu literario baten arabera baloratzen zen. Gartziak kritikatu egin zuen hori, eta esan zuen poetikatik baino gehiago duela argudiatzetik, bestea pertsuaditzetik. 1999an argitaratu zuen tesia, baina 2005eko txapelketa nagusiko irizpideetan hartu zuten kontuan lehenbizikoz ikuspuntu hori.
Zortzigarren abestia da Gorramendi, diskoko azkena, eta honen erritmoarekin “apurtzen” duena. Baztan bailaran (Nafarroa) dagoen mendi bat da Gorramendi, Amaiur udalerriaren ondoan, eta estatubatuarrek base bat eraiki zuten bertan. “Martin historialaria da, eta hortik tiraka istorio bat zuen buruan. Diskoa ixteko kanta aproposa begitandu zi-tzaigun”, kontatu du Salinasek. Aurreko lanean ere Nahi dudana II abestia ondu zuten, “esperimenta-tzeko” kantua. Oraingoan, abesti hau izan da leku hori bete duena.
Berako Atala estudioan grabatu dute diskoa, Iñigo Irazokirekin. Errepikatu egin dute Irazokirekin grabaketa egitea. Diskoa grabatu aurretik dezente eztabaidatu dutela adierazi dute taldekideek. “Buelta eta denbora gehiago eskaini diegu kantei. Hau horrela bai, bestea horrela ez; azken finean, nola egin erabaki behar izan dugu”. Iazko irailetik, Devesa taldera batu zenetik, abesti berriak sor-tzen aritu dira. “Abesti berriak jo eta jo ibili ginen, zaharrak ez genituen entseatzen. Azkenean, genuen denbora ahalik eta hoberen aprobetxa-tzen saiatu gara, abestiak ondo sortu eta forma emateko”, gaineratu du Zirizak. Devesarentzat esperientzia berria izan da Irazokirekin grabaketa egitea, era analogikoan grabatu baitute: “ Batez ere bateriarekin, hasi eta bukatu, dena ondo jo behar duzu. Ez dago akatsak zuzentzeko tarterik; horregatik, norbera gustura geratu arte jo behar da.”
Oihana Melenasek jarri dio ahotsa, eta teklatua jo du Oasi bat abestian; eta Mikel Kaskexurrek perkusioa Gorramendi abestian. Kolaborazioak “modu naturalean”sortutakoak izan direla kontatu dute musikariek. “Ez gara guretzako erreferentea den norbaiti kolaborazioa egiteko eskatzera joan. Oihanarekin harreman zuzena daukagu, Egun Motelak kolektiboaren parte da Jon Salinas eta nirekin batera. Honek badu berarekin datorren estilo bat, eta hala proposatu diogu. Mikelen kolaborazioa, bestalde, era berezian atera da. Zalantza genuen abesti honekin zer egin, grabatu edo ez. Azkenean, ziztu bizian grabatzea erabaki,eta Sergio estudioan ez zegoenez Mikelengana jo-tzea erabaki genuen. Perkusio elektronikoa du Mikelek; proposamena egin eta segituan animatu zen, beraz, gu poz-pozik”.
AUTOKRITIKATIK ALDAKETAK
Hiru musikariek, beraien lagunek eta kritikek diotenez, Ezpatei distira lana, aurrekoekin alderatuta, pop zertzeladaz hornituago dago. Gehiago du popetik eta gutxiago rocketik, aurrekoekin alderatuta. “Kontraesana badirudi ere, aurrekoak baino poperoagoa da; eta, aldi berean, baita zikinagoa ere”, azaldu du Salinasek. Pasaden diskoarekin gustura geratu ziren arren, gordinegi geratu zitzaielaren sentsazioa zutela azaldu du Zirizak, eta ikasitakotik aldaketa batzuk landu dituzte: “Gitarrei presentzia handiagoa eman diegu, eta baita ahotsei ere”.
Autokritikatik ekarri dituzte aldaketak abesti berri hauetara. Azken finean, orain arte eginiko ibilbidean ikasi dituzte gauza asko. Zer duten gustuko eta zer ez tarteko. Gauza berriak probatzen eta zer nahi duten aukeratzen aritu dira. “Martinek hobekuntza handia egin du gitarrarekin, eta ahotsean biok egin dugu aldaketa. Erregistro berriak egiten saiatu gara. Hasieran dena kolpean botatzen genuen, ia garrasika.
"Kontraesana badirudi ere, aurrekoak baino poperoagoa da;eta, aldi berean, baita zikinagoa ere"
Oraingo honetan, aldiz, saiatu gara abesti batzuetan lasaiago abesten, beste kanta batzuetan grabeago, modu anitzetan egiten. Bateriak, irudiaz gain, aldaketak dituela kontatu du Devesak: “Iñigo Soriak, akaso Oi estiloan jotzen du gehiago, redobleak eta beste hainbat kontu egiten ditu. Ni beste estilo batean aritzen naiz, eta hemen, erritmo aldaketak ematen dira, abiaduran batez ere. Erritmo aldaketa hauek, Pop estiloan ere asko egiten dira”. Abesti berriak egiteko gogoa eta “freskotasuna” ekarri du DevesakSalinasen hitzetan. “Taldea kanpotik entzun izanak beste ikuspegi bat ekarri du, eta gogo pila bat du taldea aurrera eramateko. Proposamenak ditu, kontzertuetarako motibazioa; laburbilduz, talde bat izateko behar dena” gaineratu du Zirizak.
Unfix, Worth It eta Ezta Ilen taldeetan jotzen du Devesak. “Beste talde hauek ilunagoak edo makarragoak direla esan daiteke, Tatxerspoperoagoa da, baina influentziak batzuetan eta besteetan antzekoak dira. Besteetan abiadura nabarmendu daitekeen bezala, akaso pop estiloan teknikoagoa izan daiteke jotzeko modua”.
Zaldibartarra da Devesa, eta herrian eman zuen estreinako kontzertua. “Ez dut bereziki gordeta kontzertu hura. Euria ari zuen, eta jaietako nekea nabari nuen. Kontzertua hobeagoak eman ditugu aurrerago, horretan zalantzarik ez. Halere, herrian jotzeak badu bere xarma”.
Zaldibarren kokatuta dagoen Gari Rock Elkarteko lokaletan entseatzen dute. “Niretzako garrantzitsua zen bertan tokia finkatzea. Bateriarekin alde batetik bestera ibiltzea ez da erraza, ezta erosoa ere. Gainera, beste taldeekin ere bertan entseatzen dugu. Lehengo egunean, Tatxersen entsegua izan nuen eta jarraian Worth It-ekin” azaldu du Devesak. Iruñean bizi da Ziriza eta beste bi musika taldetan jotzen du. Salinas Bilbon bizi da eta beste musika talde bat dauka. “Saiatzen gara astean behin, hilean bi edo hirutan gera-tzen, garaiaren arabera. Kontzertu asko baditugu gutxiago entseatzen dugu. Baina Iruñako batentzat edo Bilboko batentzat Gari Rocken ditugun baliabideak ikaragarriak dira, paradisua da. Dena dago bertan, eskura, eta soinua oso ona da” gogoratu du Salinasek.
AGENDA KONTZERTU BETE
Agenda bete kontzertu dituzte hemendik eta urte amaierara. Euskal Herrian zehar hainbat herrietan joko dute: Abadiño, Durango, Leitza, Gasteiz, Atarrabia eta beste hainbat lekutan. Madrilen ere joko dute abenduan. 2025erako lotu dituzte kontzertu batzuk Euskal Herrian, eta kanpoan ere. “Zoramena da, udara arte ditugu kontzertuak lotuta. Inoiz ez gara horrelako erritmoan ibili eta probatu nahi genuen, hirurok ados egon gara eta aurrera. Ikusiko dugu ea nola doan, gogotsu bagaude behin-tzat". Itxaropen eta desira kutsua du diskoak eta Tokion abestiarekin Japonian jotzea nahiko lukete: “Lehen lanean Berlinen jo nahi genuela esan genuen, eta oraingo honetan Japoniara joan nahiko genuke”, kontatu du Salinasek. Zirizari Manchesterren jotzea gustatuko litzaioke, eta Devesak Estatu Batuetan kontzerturen bat ematea du amets. “Batzuetan ametsak esan egin behar dira bete daitezen”.