Bizkaiko Bertsolari Txapelketa heldu da finalaurrekoetan lehenenengo bueltako hirugarren eta azken saiora, eta igandea jokatuko da, azaroaren 2an, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian. Aurrekoetan bezala, irabazlea zuzenean pasatuko da finalaurrekoen bigarren bueltara, eta gainontzekoak, puntuazioaren arabera.
Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Irune Basagoiti Agirre, Lurdes Ondaro Mallea, Mikel Goiriena Larrazabal, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak izango dira oholtzan.
Saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, kiroldegiko txarteltegian egongo dira, 16:30etik aurrera
Gai jartzailea Idoia Anzorandia Kareaga izango da, eta epaileak, Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreaga egongo dira.
Saioa 17:00etan hasiko da eta sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian; saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, kiroldegiko txarteltegian egongo dira, 16:30etik aurrera.
BESTE GAI BATZUK
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak baimena eman du astearte honetan HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearekin sinatutako akordioa berriz argitaratzeko, Ertzaintzako agenteak beren lan ordutegitik euskalduntzen jarraitzeko 2025-2026ko ikasturtean aurrez aurre zein autoikaskuntzako modalitatean.
Jaurlaritzako iturriek adierazi dutenez, "herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuko dituen zerbitzu publiko baterantz urratsak egiten jarraitzeko", HABEk ikastaro horiek emateko giza baliabideak eta baliabide materialak jarriko ditu bere euskaltegien eta autoikaskuntzako zentroen bidez. Akordioaren zenbatekoa 1.060.000 eurokoa da.
HABEren eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arteko lankidetza 2017an sinatu zen lehen aldiz eta ordutik urtero berriztu da. Kudeaketa gomendio berria gehienez ere lau ikasturtera arte luzatu ahal izango da, bi aldeek hala adosten badute.
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">