Xabier Madariaga Idirin (Bilbo, 1981) euskal kazetaria eta EITBko aurpegi ezaguna da. Askok irudikatuko dute Parisen; beste batzuk, ostera, Jerusalemen, eta bestelakoek, aldiz, Euskal Herrian; betiere, han eta hemengo albisteen berri ematen. Oraindik ere, bide berean darrai bilbotarrak; orain-tsu, Marokotik eman du bertako ezbeharraren berri. 2001ean hasi zuen bere bidea EITBn, eta 2003ko ekainean, Jerusalemen zen Ekialde Hurbileko EITBren korrespontsal. Madrilgo korrespontsal postura egin zuen salto gero, eta beranduago, Parisera. Korrespontsal lanetan emandako urte guztietan, bidali berezi bezala egon da Cuban, AEBtan, Seychelleetan, Hegoafrikan, Ukrainan... 2017an, aldiz, ETB1eko Ur Handitan saioa gidatzen hasi zen, eta hala jardun du bere zortzi denboraldietan. ETBren Abiapuntua programa ere gidatu du bere bi edizioetan.
Abesti bat
Zea Mays taldearen 'Negua joan da ta' abestia. Motibazioa galduta nagoenean laguntzen didan abestia da.
Musika talde bat
'Stromae' taldea. Oholtza gainean eskaintzen duen ikuskizuna ikaragarria da.
Liburu bat
'El camino más corto' lana. Kazetaria izateko eta mundua ezagutzeko gogoa pizten dizun liburua da.
Antzezlan bat
Yerma antzezlana. Gaur egungo istorioa kontatzen du. Aktore bikainen lanaren bitartez oso ondo kontatua da istorioa. Negarrari eutsi ezinik irten ginen antzokitik berau ikusten joan ginenean.
Telesail bat
'Heartstopper'. Nik bizitako nerabezaroa kontatzen du.
Kultur espazio bat
Pabiloi 6 Antzerki Laborategia. Gertukoa da, betikoa. Badakizu hutsik egingo ez dizun espazio bat dela.
Telebistako aurkezle bat
Christiane Amanpour. “Jainkosa” zen Ekialde Hurbilean korrespontsal moduan nengoen garaietan, eta oraindik ere segitzen du izaten.