IHOLDI Beristainek (Portugalete, Bizkaia, 2000) dantza klaseak jaso ditu haurra zenetik: euskal dantza, dantza klasikoa, dantza garaikidea... Beti egon da musikari lotua: abestuz eta baita txistua edo gitarra bezalako musika tresnak joz. Euskal Herri mailan fandango, arin-arin eta aurresku txapelketetan aritu da. 2017an ETB1eko 'Bago!az' lehiaketan parte hartu eta hori irabazi ondoren 'Go!azen' telesailean Naiaren papera egin zuen. Aurkezle lanetan ere aritu da Beristain, haurrei zuzendutako 'Erronkan' saioan (ETB-3). Bitartean, Operación Triunfo lehiaketa arrakastatsuko amaierako kastingera ere iritsi zen. Aurten, EITBk eta Gazteak ekoiztutako 'Daniela' transmedia proiektuan parte hartu du eta baita 'Asko falta da?' laburmetraian ere.

Abesti bat:

'El necio' (Silvio Rodriguez)

Musika talde bat:

Anari

Liburu bat:

'Erraiak' (Danele Sarriugarte)

Antzezlan bat:

'¿Qué fue de Ana García?' (Pabellon 6)

Telesail bat:

'Girls' edo 'My mad fat diary'

Kultur espazio bat:

Ahots baten sormen egonaldia