MIREN Arrieta Donostian jaiotako aktorea da, gaur egun Madrilen bizi dena. ETB1eko ‘Go!azen’ telesailean egin zen ezaguna, bertan hiru denboralditan zehar Ane pertsonaia haragitu zuen. Euskal Telebistan besteak beste ‘Ihesaldia’, ‘Etxekoak’ eta ‘Altsasu’ telesailetan ikusi ahal izan dugu. Netflixeko ‘Las Chicas del Cable’ telesaileko bosgarren denboraldian ere parte hartu zuen. Zineman estreinakoz 2018an ‘Soinujolearen semea’ filmean parte hartu zuen. Azken bi urteetan antzerkian dabil murgilduta Arrieta, Tanttakaren eskutik ‘Utzi mezua seinaleren ondoren’ eta ‘Ameriketako bidaia’ antzezlanetan. Datozen hilabeteetan ‘Mi hijo solo camina un poco mas lento’ antzezlanean murgilduko da Fernando Bernuesen zuzendaritzapean, 2022an estreinatuko dena.
Abesti bat:
‘Denbora’ (Ezpalak)
Talde bat:
Venturi
Antzezlan bat:
‘Sucia’ (Barbara Mestanza)
Film bat:
'Pequeñas mentiras sin importancia’ (Guillaume Canet)
Telesail bat:
‘Normal people’
Liburu bat:
‘Quítame la culpa’ (Cristina Lizarraga)
Kultur espazio bat:
Donostiako Antzoki Zaharra