AZTEA da, 22 urte baino ez ditu, bainaoholtzan bere aurpegia ikusteraohituak gaude dagoeneko. Lan askorekinari da azken aldian EnekoSagardoy (Durango, 1994), eta hori seinale onaden arren, “bertigoa” ematen diola aitortu du,“beldurra” ere bai zenbaitetan. Goenkale telesaileaneman zituen lehen urratsak bere burua“titiritero” moduan definitzen duen durangarhonek. Zergatik, Jamil? antzezlanarekin herrizherri dabil gaur egun, kolpe bat jaso etamemoria galdu duen gaztearen rolean. Zinemarenmundua ere probatu ahal izan du, izanere, bera protagonista duen Aundiya pelikulafilmatzen ari dira asteotan, eta beste bi filmere estreinatuko ditu aurki: Argi eta The nightwatchman.

‘Antzerkiaren behargina’ zarela diozu. Ofizioarenaldarrikapena egiten duzu horrekin?

Behargin sentitzen naiz. Alde batetik, beharegin termino horrek baduelako aldarrikapenbat: lanarena, artisauarena, ordu asko sartzerena,ahalegin fisikoarena... Baina beharhitz horrek esanahi bikoitza du: antzerkia,lan bat izateaz gainera, bizitzeko behardudan gauza bat ere bada. Beraz, bi gauzakbatzen ditu definizio horrek, ofizioaren aldarrikapenaeta bizirauteko beharra. Hori daantzerkia niretzat.

Zerk ekarri zintuen ofizio honetara, antzerkimundura?

Durangoko Kurutziaga ikastolan ikasi nuen.Bertan, antzerki proiektu bat dago aspalditik.Antzerki ikasgaia ematen da ikastolan, JoseMartin Urrutia Txotxe bertako pedagogo etaantzerki zuzendariaren eskutik. Hor hasi nintzenantzerkia maitatzen. Ondoren, 15 urterekin,Karrika antzerki taldean sartu nintzen.Umetatik egin izan dut antzerkia. Lau urterekin,nire etxeko egongelan antzerkiak egitennituen gurasoen aurrean, anaiak sarreraksaltzen zituen bitartean. Beraz, txikitatikhazia ereinda neukan eta Txotxe-k ur piloabota zion, nolabait esateko.

Santanderrera joan zinen antzerki fisikoa ikastera.Nolatan?

Egia esan, nire ikasketa ibilbidea ez da ohikoaizan. Lau urteko ikasketa jarraiturik ezdut egin. Batez ere, laborategietan ikasi dut,ikastaroetan. Santanderren Cristina Samaniegorekinsakondu ahal izan nuen antzerkifisikoaren munduan, Grotowskiren metodoaerabiliz. Antzerkia gorputzetik abiatzen delasentitzen dut, gorputzean ikusten ditut nikharagia, egia... Dena. Beti saiatu izan naiz niregorputza muturrera eramaten eta neke horretatiksortzen. Beti gustatu zait hainbat pentsamendukolokan jartzea; gorputza eta ahotsabaliatuta antzerkia egiteko modu bat da.

Gorputza aipatu duzu, baina taularatzen arizaren antzezlanek, ‘Zergatik, Jamil?’, ‘Amodiarenziega’ edo agurtu berri duzuen ‘Arren ganbaraeta emeen sotoa’ testu askoko antzezlanakdira. Hitzak ere baduelako garrantzia, ezta?

Duda barik. Hitza eta gorputza, gorputza etahitza, ez dago ordenarik ezta lehentasunik.Batak bestea dakar beti. Egin ditudan azkenproiektuak testu askoko lanak izan dira. Gainera,testu sendoak, sofistikatuak. Baina horilan instintiboagoa izan da, nik ez daukat zentzuhorretan formaziorik. Gorputzak oinarribat ematen dizu, ematen dio sinesgarritasunatestuari. Testu bat oso ondo ahoskatutaegon daiteke, oso intentzio onez esana, bainagorputza makila bat bada, testua ez da sinesgarriaizango. Gorputzak beti ematen dizuesateko modu bat.

Durangoko Karrika antzerki taldean hasi zinen,herri antzerkian, beraz. Zelan daramazu moduprofesionaletan jardutea?

Ni herri antzerkitik ateratakoa naiz. Herri antzerkiakgauza bi erakutsi dizkit: bat, antzerkiamaitatzen, sentitzen, antzerkia gune aske bat bihurtzen. Eta bi, antzerkiaren beharra: hauda, herri edo komunitate batek zelan eskertzenduen antzerkia, eta herri mailan batezere pertsonen arteko harremanak zelan islatudaitezkeen antzerkiaren bidez. Antzerkiarenmagia herri antzerkian ikasi dut, eta horimantentzen saiatzen naiz. Profesionalen erritmoanmagia hori atzean gelditu daiteke askotan.Oso garrantzitsua da horri eustea.

Profesional mailan zabiltzanetik, zer ikasi duzu?

Proiektu asko izan ditut jarraian, bata bestearenatzetik. Master bat izan da niretzako. Formazioa,testu desberdinak lantzea, antzeztekomoduak... Aurkikuntza bat izan da dena, xurgapenmomentua eta asimilazio prozesua,dena batera etorri zait. Eskola batean egongabe ere, ikasteko aukera ederra izan da, eta,gainera, ikasitako hori publiko aurrean praktikanjarri ahal izan dut. Pribilegio bat izan da.

Horrez gain, antzerkian egi bakar bat ezdagoela ere ikasi dut. Zuzendari bakoitza mundubat da; testu bakoitza mundu bat da; antzezlanbakoitza ere mundu bat da.

Hitz egiten duzun moduagatik, pasioz bizi duzuzure lana. Ikusle moduan ere horrela bizi duzu?

Pasiorik ez dudan egunean, edo aspertzennaizenean, ez dakit antzerkia utziko dudanala ez, baina beste gauza bat egingo dut. Batzuetan,hain nekatuta egonda ere, hainbestelan orduren ostean ere, indarra izaten dutlanean jarraitzeko. Amak esaten dit, nondikateratzen duzu indarra? Ba ez dakit... Suposatzendut horri deitzen zaiola pasioa. Ikuslemoduan ere pasioz bizi dut antzerkia beti,baina kostatu egiten zait deskonektatzea,dena analizatzen egoten naizelako. Antzerkiaikustea lanbidearen parte da, idazlearentzatirakurtzea bezala.

Antzerkia eguneroko errealitatearen argazkiadela uste duzu?

Gizartean gertatzen direnakbegi bistan jartzen ditu teatroak?Gizartean gertatzen diren ageriko gauzakoholtzan ikusten ditugu, bai, baina, nire ustez,hori baino garrantzitsuagoa da errealitatearenparte ez direnak ere antzerkian formahartzen dutela. Hor dago berezitasuna. Hauda, egunerokotasunean ikusezinak diren gertakaribatzuk jartzen dira ikusgaia antzerkian;modu fisiko batean, gorputza hartzen dute.Gainera, identifikatzen ditugu eta barrenakmugitzen dizkigute. Antzerkiak egunerokotasuneanoharkabean pasatzen diren gauzabatzuk ikusteko aukera ematen digu. Zentzubatean, antzerkia pausa bat da.

Telebistan ere ikusi zaitugu. ‘Goenkale’n arituzinen urtebetez. Zer moduz esperientzia?

Aktore moduan, lehenengo lan profesionalaizan zen niretzat. Txikitan ikusten nuen telesailazen. Goenkalen aritzea amets bat betetzeabezala izan zen niretzat. Ofizioaren kontzeptuaulertu nuen momentu horretan;orduan konturatu nintzen antzeztetik biziahal nintzela. Goenkalek sofa gaineko orduasko eman dizkit, baina lan honetan aritzekoklabe batzuk ere eskaini dizkit.

Pantaila handira ere eman duzu jauzia; besteakbeste, ‘Argi’ pelikulan ikusiko zaitugu laster...

Proiektu berezia izan da, txikia, auzolaneanegindakoa. Herritik irten den pelikula bat da.Elorrion grabatu da osorik. Pelikula bat bestemodu batera egin daitekeela erakustekobalio izan du. Helburua ez da ahalik eta zineareto gehienetan egotea, baizik eta pelikulaahal den leku gehienetan erakustea. Gainera,elkar ezagutzeko ere balio izan digu, askotanbakoitza bere etxean bere proiektuekinlanean dagoelako, ez aurrera ez atzera, etahau plaza bat izan da, elkarrekin egoteko etagustuko duguna egiteko: zinea egiteko. 60,70 eta 80ko hamarkadetako Euskal Herriankokatuta dago istorioa eta euskararen egoeraaztertzen du, Argi izeneko neska batenikuspegitik. Guardia Zibil baten papera egitendut. Hauxe izan da nire lehenengo pertsonaiaespainiarra, gazteleraz hitz egiten duena.

‘The night watchman’ pelikulan ere parte hartuduzu.

Bai. Ingelesezko pelikula bat da, Asturiaseneta Oiartzunen grabatu genuen. Estatu Batuetankokatuta dago istorioa, eta beldurrezkoeta suspentsezko filma da. Meategi batzuetaneman diren hilketa batzuen berri ematendu. Proiektu honetan oso pertsonaia polita gorpuzteko aukera izan dut: gor-mutu bat.Antzerki fisikoaz baliatu naiz asko.Badirudi ezetz esatea kosta egiten zaizula;azken boladan hainbat lan pilatzen ari zaizkizu?Bai. Aurten bi pelikula egingo ditut. Baina,horrez gain, oso gauza desberdinetan ere arinaiz. Adibidez, Donostian web-serie bat egiteaeskaini didate. Oso baldintza ezberdinetan,jakina, baina honi ere baietz esan diot.Horrelako lanek lurrera lotzeko balio dute.Hau da, oinak lurrean dituzula konturatzeko.Herri antzerkira bueltatzea modukoa da.

Beti gogoratzen naiz nire irakasle izandakobatek esaten zidan gauza batekin: Ez ahaztuinoiz titiriteroa zarela. Eta egia da, titiriterobat naiz. Hori oso presente daukat.Gutxiago sufritzeko modu bat da. Horrekinnire ametsak eta helburu xumeagoak edohurbilekoak lortzen ditut.

Aurrera begira, beste bi pelikula eta antzezlanberri bat ere badituzu bidean, ezta?

Orain ari gara Altzoko Handia pelikula filmatzen,Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariakburu direla. XIX. mendean Tolosaldeanjaio eta bizi izan zen 2,42 metroko gizasemearenistorioa kontatzen du pelikulak.

Pertsonaia handia da, zentzu askotan, etauste dut zeresana emango duela. Urte amaieranbeste pelikula bat egingo dut. Eta urritikaurrera, Azken trena Treblinkara antzezlanarekinarituko gara, Vaiven antzerki taldearekin,Mireia Gabilondo eta Fernando Bernuesenzuzendaritzapean. Bigarren MunduGerran kokatuta dago istorioa, umezurztegibatean, eta ume batek gas kamerara joanaurreko azken gaua kontatzen du.

Euskaraz aritzen zara antzerkian. Euskal Herrikoplaza ezberdinetan ibilita, nola ikusten duzueuskarazko antzerkiaren egoera?

Euskal Herrian antzerkia euskaraz egin ahalizateak balio erantsi bat dauka. Konpartitzendudan borroka baten parte da. Badago jendebat, publiko bat ere, oso zapaldua izan dena.Esaterako, Tartean Teatrorekin, Mikel Martinezeta Patxo Telleriak zapalketa hori osogogor pairatu dute, eta euskarazko antzerkiarenalde borroka horretan hain abangoardianegon diren horiekin borroka hori konpartitzeaoso garrantzitsua da niretzat. Belaunaldienarteko transmisioa da, azken batean.

Euskarazko antzerkia aldatu eta garatu egin da,baina ikuslegoa nola ikusten duzu?

Emakume asko ikusten dut antzerkian.Horrez gain, ile zuri asko ikusten ditut besaulkietan.Iparraldean, adibidez, antzokiak beteegiten dira; Hego Euskal Herrian hori ez dahain konstantea. Lan asko egin behar da antzokiakbetetzeko. Asko dago egiteko. Oraindikere askotan gertatzen da emanaldi batbukatu eta etxera penaz bueltatzea, ikuslegutxi egon direlako. Baina, era berean, horrekezin du zuk ematen duzuna edo zure antzeztekodisposizioa baldintzatu.

Ikus-Entzunezko Komunikazioa ikasten hasizinen, baina ez zenuen karrera amaitu. Horrenbesteproiekturekin, baduzu ikasketak amaitzekodenborarik eta asmorik?

Asmoa bai, baina orain geldialdi bat eginbehar izan dut. Pelikularekin amaitzean,asmoa da ikasten buru-belarri jartzea. Karreranasko ikasi dut, zinearen inguruan, adibidez,pila bat. Zinemazalea bihurtu naiz karreraegiten nuen bitartean.