BUZTINA balitz bezala tolestueta forma ematen diezura eta altzairuari JesusLizasok (Barakaldo, 1961).Horrela ondu ditu bere azken obrakopiezak. Ortotropiak izena hartudute horiek, materialak tolestekoduen kualitateari erreferentzia eginez.Forma, opresio eta inpaktuekinjolastuz, sinbolikotik eta antropomorfikotikihes egin eta autoerreferentzialaden lana aurkeztu du eskultorebizkaitarrak. Azken hamarkadansortutako piezak bildu ditu JesusLizaso eskultoreak Re flexion erakusketan,“hausnarketaren eta materialakberriro ere tolestearen artekohitz-jokoa”, bere esanetan. Bere lanakmaiatzaren 1era arte egongo diraikusgai Bilboko Rekalde Aretoan.Jose Julian Bakedano arte komisarioaren“ezinbesteko laguntza etababesa” nabarmendu du Lizasok.
Lizasoren lanetako protagonistanagusiak zura eta altzairua direnarren, erakusketaren oinarria buztinadela aipatu du eskultoreak. “Ezbadirudi ere, buztina erabiltzen dutmarrazteko, amesteko, praktikatzeko...Tolestura txiki horiek, hurbiletikbegiratuz gero, hainbat formadituzte. Horrek asko erakartzen nau”,kontatu du. Funtsean, erakusketakopieza guztiak material horretaz egindakoakdirela azaldu du, eta nahiz etaegun buztina ez den baloratzen eta“hutsalduta” dagoen, berak horretanpentsatzen du. Lizasok eskulturarekikoduen erakarpena aspalditik datorreladio Bakedanok. “Umetan, buztinarenmoldagarritasunak liluratuegin zuen”. Eskultoreak, gainera, erakusketakopiezen eta buztinarenarteko harremana azaltzen duenlaburmetraia jarri du sarean; Re flexiondu izena horrek ere.
SINBOLISMORIK GABE Nahiz etaaurreko serie bateko pieza pare batbildu (Engranaje ocular, 2005 etaHuella del tiempo, 2015), erakusketahonen arreta Lizasoren azken obranjarri nahi izan dutela nabarmendudu Bakedano komisarioak. “Saiatugara interes sinbolikorik ezduten obrak aukeratzen. Lizasokbaditu hainbat lan industriarensinboloak, jendea edotaelementuak ageri direnak.Oraingoan obren autoerreferentzialtasunabilatu dugu,eurek euren baitan zentzuaizan dezatela, eta ez sinbolismoedo metaforarik”, azaldudu Bakedanok. Eskultore bizkaitarrak aurretik egindakoarekinkonparatuz gero, azken obra hau “osoezberdina” dela adierazi du komisarioak.“Ikus daiteke Lizasok nola tratatzenduen materia, zura eta altzairuatolestu ahal izango balira bezala.Materia menperatu eta manipulatudaitekeela erakusten dute ikusgaidauden 27 eskulturek”.
Rekalde Aretoko erakusketa antolatzeko“obren arteko homogeneotasuna”bilatu zuten, horien artean “elkarrizketabat” egon zedin. Erakusketaez dago kronologikoki ordenatuta,beraz. Aretoko gelatxo bakoitzekoobrek batak bestearekin jolastendute, “bisualki bat etorriz edotalka eginez”. Sartu etalehenengo espazioanlau pieza aurki daitezke,altzairuz egindakobi eta intxaurrondozurezegindako beste bi.
“Altzairuzkoei Dosificacionde la materia I eta II izena jarridiet, izan ere, asko baloratzen dutmateria, eta ebaki batzuk egin dizkiet,zati bakoitzaz arduratuz. Zurezkopiezetan (Retraccion eta Replegado,2009) ederra den deformazio fisikoaikus dezakegu; dena dela,nire lanetan ez dutedertasuna bilatzen,materiarekin jolasteabaizik”, kontatudu eskultoreak.
Erakusketarenardatza “ezinezko figurak”eta “makurduren jokoa” direlaazaldu du Bakedanok. “Inork ez lukeesango zura tolestu daitekeenik, halaere, taila tratamendu baten ondorenbadirudi etzan egin dela”.Mesa doblada II (2014) piezan“altzariaren surrealismoa”irudikatu eta keinu minimalistabaten bidez guztizeraldatu nahi izan duartistak. “Altzariek betierakarri izan dituzteeskultoreak eta altzarihitz horrekin apurtu nahiizan dut pieza honetan.Keinu sinple bat eta jada ezda mahai bat”, kontatu du.
SOILTASUNERA BIDEA 1983an ekinzion ibilbide artistikoari Lizasok eta,urteek aurrera egin ahala, bere lanaaldatuz joan da. Lehenago figuraantropomorfikoak eta sinbolismohandiko figurak ziren bere lanarenardatz, eta horrek ikasteko balio izandiola dio. Orain, ordea, xumetasune ra jo du. “Duela hamar urte bainogehiago urrundu nintzen agerikomezuetatik, egun forma da gehienlantzen dudana, hain konplexuak ezdiren formekin gustura egotea”. Denadela, eskultura “oso lan geldoa” delauste du Lizasok, eta garapen bat ikustekourteak pasatu behar direla.Lanbide Heziketa ikasi zuen, metalarenarloan, eta zurgintzan ere aritutakoada bizkaitarra. Ondoren,Basauriko Kultur etxeko zeramikaeta eskultura tailerrean hasi zen.Bizitzan izan dituen esperientzia guztiekegun egiten duen lanean eraginaizan dutela uste du eskultoreak.
Zura, altzairua, zeramika... Hainbatofizio ezagutzeak nahi duena egitekotresnak eman dizkio Lizasori. “Pribilegioada zure burua artisautzatjotzea eta aldi berean eskultoretzat.Ez da ezinbestekoa artisaua izatea,baina ni neu banaiz eta horrekingozatu egiten dut”. Bakedanokere nabarmendu dueskultoreak beraksortzen dituela zerotikbere pieza guztiak etahori “benetan garrantzitsua” dela.Kolpe bisualen bidezko formakuntzajaso duela kontatu du Lizasok.Umetan, Bilboko Arte EderretakoMuseoan Giacomettiren La mujercuchara ikusi zuenean, esaterako.Edo Joan Miró eta Antoni Tàpiesenobrarekin, besteak beste: “Arteariburuz ezer jakin gabe guztiz harrapatutageratzen zaren momentuzehatzak”.
EGOERA KONPLIKATUA EuskalHerrian eskultorea izatea nahiko zailadela uste du Bakedanok, eta “arezailagoa” Lizasok egin duen bezala,obra propioa lortzea. Izan ere, Oteiza,Txillida, Mendiburu zein Larreabezalako eskultoreen itzala handiada gurean. “Zure obran eurei erreferentziaegin gabe oso zaila da bideaegitea; jende askok egiten ditu Oteizaedo Txillidaren bariazioak”, dioBakedanok. Lizaso, ordea, bereorbita pertsonalean dagoela diodurangarrak, “estilopropioa landuz eta berari erreferentzia egitendion obra sortuz, eta ez beste inoribegira”. Bakedanok dioenarekinados dago eskultore bizkaitarra,“izar handien eragina” hortxe dagoeladio, eta estatu mailan ere gauzabera gertatzen dela, Palazuelo edoChirinoren obrarekin, esaterako.Gainera, Euskal Herrian eskultoreasko dagoela kontatu du Lizasok, eta“hainbeste argiren artean distira egiteaoso zaila” dela. Materialaren erabileraridagokionez, ziur dago askozere “indibidualagoa” izango litzatekeelazura eta altzairua atzerrianlanduko balitu, gure mugetatikkanpo ez delako hain ohikoa.
Egun, eskultura beste diziplina batzuekinnahasten dela uste du Lizasok.“Instalazioak, performanceak,bideoa, teknologia berriak...“Jada eskultura ezda nik ikustendudan bezalakoa,objektuen bidezlengoaia bat tratatzea;objektu soilarenbidea jarraitzen dudalakoannago ni, materialarenedertasuna etasentsibilitatea lantzenditut”, kontatu du. Bakedanok arte kontzeptuala aipatudu baina, eskultorearen aburuz,hori ez da batere kontu berria. “Artekontzeptuala ikusi baino ikusiagoadut, nahiz eta oraindik berrikuntzabat izango balitz bezala tratatzenden”, iritzi dio artistak.
Jaso dituen sari guztien artean, 2011nFlorentziako Biennalean eskuratutakoLorentzo Magnifikoa sariarekindago pozen Lizaso. “70 herrialdetakoartistak egon ginen eta ez nindutenezagutzen. Nire ustez, teknologia,kontzeptu eta material berrienaurrean zuraren lanketa gailenduzen, abangoardiakoa izateari utzigabe, noski”, kontatu du.Erakusketaz gozatzea eta etapa berribat hastea daude oraingoz Lizasorenepe laburreko planen artean:“Hobetu, sinplifikatu... Aldaketak ezdira berehalakoak izango, baina hauegiten jarraituko dut”, jakinarazi du.Bestalde, erakusketa Rekalde Aretoandagoen bitartean, eskultoreariburuzko monografia bat aurkeztukodute. Jose Julian Bakedanoren aurkezpen-testua eta Iñigo Sarriugarteirakasle eta arte historialariak idatzitakosaiakera luzea aurkitu ahalizango dira bertan.