EUSKAL Herriko musikatalde eta bakarlarienartean ez da ohikoena izatendiskoak zuzenekokontzertuetan grabatzea, ez behintzatkantuak berriak direnean,publikoak ezagutzen ez dituenean.Baina Josu Bergarak (Ea, 1979) “zerbaitdesberdina” egin nahi zuen sortuakzituen abestiekin. “Diskoa grabatzekomodu berri bat probatunahi nuen. Orain arte, aurrekodiskoetan, kide gutxiago ginenoholtzan baina, disko honetan,gehiago izateaz gain, lotura estuagoadago musikarion artean, etahori zuzenean antzematen da besteinon baino hobeto. Beraz, indarhori erakusteko, zuzeneko emanaldibat disko bihurtzea pentsatugenuen”, kontatu du kantautoreeatarrak. “Ez da estudioko tranparikizango, diskoan entzungo denazuzenekoa izango da, modu bizianeta gertukoan”, gehitu du.
Kanta txikien indarra izenburuaizango duen diskoak “bizitzako gauzatxikiei omenaldia” egin nahi dielaazaldu du Bergarak. “Alde batetik,nire ibilbidearen ispilu izan daiteketitulua, beti apurka-apurka egindudalako bidea musikan, pretentsiohandiegirik gabe, baina beti aurreraeginez. Era berean, omenaldi batizan nahi du oholtza txikietan aritzengarenoi, hain handiak ez garenoi,baina beti hor gaudenoi. Txikitasunarenindarra aldarrikatzekomodu bat da”, jakinarazi du.
“Eguneroko gertaera arruntetatiksortutako burutazio eta pentsamenduak”jasotzen dira abesti berrienhitzetan, Bergarak dioenez. “Ez dagoberba potolorik; Autobusean kantuak,adibidez, 30 segunduko maitasunistorio bati buruz hitz egitendu; Ttarttalo izenekoa umeen ipuinbat da; Ene bihotz, sehaska kantubat; badago ildo politikotik jotzenduen abestiren bat? baina, orokorrean,eguneroko gauzetan bilatzendut inspirazioa”, azaldu du. Tarteanbada egun Bergararen bizileku denBilbori eskainitako doinu bat ere.“Nora zoaz diskoan abesti bat eskaininion nire herriari: Eari. Bertanditut familia eta lagunak, eta huraxeda nire gotorleku kuttunenetakoa,baina Bilbon bizi naiz orain etabadaukat hiriarekin halako maitasun-gorroto erlazio bat; beraz, oraingoanBilbori tokatzen zitzaion”.
LAGUNEZ INGURATUTA Azkenurteotan, ohiko laukoteak lagundutaeman ditut Bergarak kontzertugehienak, baina oraingoan zortzimusikariz osatutako taldearekin igoda taula gainera, disko bihurtukoden zuzeneko emanaldirako. Hala,oholtzan ondoan izan ditu NereaAlberdi (bibolina), Mikel Nuñez (pianoa),Txema Arana (bateria) etaDaniel Gonzalez (baxua), baina baitaohiko formazioari gehitu zaionhari laukotea ere, bi biolin, biola eta biolontxeloarekin. Hiru kantu izanezik, abesti guztien hitzak eta musikaBergarak berak sortu ditu. HasierRekondok Cosmos eta Bego AndresekFandangoaren Dantza kantuaksortu dituzte, azken hau GaizkaPeñafiel trikitilariaren kolaborazioarekin.Horrez gain, Mikel Markezabeslariak, Siroka taldeko MariaRiverok edo Izaskun Cangas ukelele-joleak ere beren ekarpena egindute disko berrirako.
BETIKO PASIOA Zuzenbide ikasketakeginak dituen arren, publizitatearloan egiten du lan Bergarak, nahizeta argi duen zein den bere benetakopasioa: “Txikitatik izan dut musikarekikogrina. Aita piano-jolea izanik,musika betidanik bizi izan dutgertutik etxean, eta jasotako herentziahorrek eragina izan du nigan”.Hala, kontserbatorioa lehengozzapaldu zuenetik beti egon da musikarilotuta. Gaur egun gitarra bidelagunbadu ere, beste bide batetik jozuen hasieran eatarrak. “Piano etatxelo ikasketak egin nituen kontserbatorioan.Zazpi urtez egon nintzentxeloa jotzen, baina aspertu egin nintzeneta gitarrarekin probatu nuen,eta horrela jarraitu dut gaur arte”.
Orain arte, hiru disko argitaratu dituBergarak: Karramarroen Hiria(Autoedizioa, 2006), Nora zoaz(Autoedizioa, 2009) eta Katiuskagorriak (Taupaka, 2012). Musikagintzanegindako ibilbidearekin “pozik”dagoela dio. “Gaur egun kulturatikbizitzea oso jende gutxiren eskudago, ni ezin naiz honetaz bizi. Bainaegia da, baita ere, ez dudala diskobat egiten kapritxo hutsez; disko bategiten dut ikusten dudalako jendeakerantzuten duela, publikoak eskatzendidala. Orain arte, hiru urtetikbehin disko bat kaleratu ahal izandut, eta ez dago gaizki. Ea erritmohorretan jarraitu ahal dudan”.
MUGAK GAINDI Euskal Herrian ezezik, gure mugetatik at ere aritu izanda Bergara, disko horiek besapeanhartuta, Bartzelona, Madril, Valentzia,Alacant eta Londresen, besteakbeste. “Beti eduki dut harremanberezia Herrialde Katalanekin; urterojoaten naiz bertara, badut harremanabertako kultur mugimenduarekin,katalanez egindako pare batabesti ere baditut... Beti oso ondohartzen naute”, kontatu du. “Datorrenudara begira, ari gara pentsatzenEstatu Batuetan kontzertu batzukematea, hango Euskal Etxeekinharremanak eginez”, aurreratu du.
Dena ondo bidean, irail bukaerankaleratuko da Kanta txikien indarra.Dena den, aurretiaz www.josubergara.eus webgunean izango diraentzungai diskoko zenbait doinu etabideo. Gainera, lan berria kaleratuaurretik, zuzeneko zenbait emanaldieskainiko ditu Bergarak.Asteazken honetan, Ean arituko daeta, uztailaren 3an, Lekeition.