ASKO hitz egin da euskal gatazkarenpresentziaz gure literaturan azkenekourte hauetan. Batzuek ezjakintasunarenbiktimaren perspektibatik agian,gezurrezko adierazpenak egitera ere ausartudira. Fernando Aranburu idazlearena kasu, askientzuna da duela pare bat urte egin zituen adierazpenak:“Euskaldunok ez dugu ETA-ri buruzidazten ez garelako aske”. Hitz horiek ez zirenoharkabean pasatu eta oso kritikatuak izanziren. Era zuzenean edo zeharka, argi dagoenada euskal literaturak gatazka lantzen duten liburuugari erditu dituela.

Abanikoa zabala da oso. “Gure literaturan badaetakide zintzo eredugarria, baina baita ere etakidezeharo gaiztoa, etakide ergela (?); konstituzionalistaon eta gaiztoa, estatutuaren aldekokoldar kolaboratzailea, estatutuaren aldeko zintzojakintsua?”, aipatu zuen Markos Zapiainidazle eta filosofoak Lapiko Kritikoa blogean,Euskal literaturagileak eta gatazka izeneko artikuluan.

Ramon Saizarbitoriak heldu zion lehenengozgaiari Ehun metro lanarekin. 1974ean izan zenhori nahiz eta liburu honek bi urte geroago ikusizuen argia, diktadurak ezarritako zentsuragatik.

Idazleak polizia segika duen ETA-ko kidebaten bizitzako azken 100 metroak kontatzenditu, une horretako sentipenak, oroitzapenaketa abar ditu buruan protagonistak. Gerora zineraere eraman da istorio hau.

Saizarbitoriaren liburu hau lehena izan zen etaurteetan bakarra gainera. Urte mordoa pasatubehar izan baitzen euskal gatazkaren inguruanidatzitako beste lanen bat literaturzale euskaldunekeskuartean izateko. 12 urte hain zuzen ere,1988an Jose Luis Alvarez Enparantza TxillardegikExkixu izkiriatu zuenean. 70eko hamarkadanFrancoren kontrolpeko Euskal Herrian izandakoegoera politikoak euskal herritarrengan sorturikoerrealitateak biltzen ditu istorio honetandonostiarrak. 80ko hamarkadako bakarra izanzen hau.

MEMORIAREN GAILENTASUNA Zenbait aditurenustez, 90eko hamarkadan euskal gatazka politikoahizpide duten narrazioak nabarmendu ziren.Mari Jose Olaziregi idazle eta literatur kritikariarenaburuz, euskal literaturan eman den ugaritzehori bat dator memoriak gizarte eta gizazientzietan azken hamarkadetan izan duen gailentasunarekin.“Joera hau Müllerrek memoriabooma deritzonaren ondorioekin lotuta dago.Whitek historia fikzio bat gehiago dela esan zuenetik,edo, askoz lehenago, Nietzschek biktimenikuspuntutik egindako historiaren aldarria eginzuenetik, literatura, eta fikzioa batez ere, gertakarihistoriko traumatikoak aztertu eta kontatzekobaliabide egokienetakoa bihurtu da, Saizarbitoriakdioen bezala, egiatiagoa baita. Eleberribritainiarretan bortizkeriarekin lotutakolanen igoera ematen da 90eko hamarkadan, edogogoratu holokaustoa hizpide duten eleberrieneztanda garaikidea hamarkada bertsuan”.

Olaziregiren ustez, ez da kasualitatea 90ekohamarkadan izandako fenomenoa gatazkekiko,eta gaineratu du inguruko literaturetan ere 50urte pasatu behar izan direla gaiari aurre egiteko.“Euskaldunok beraz ez gara hain originalak”,dio.

Harkaitz Cano idazleak, aldiz, nabarmendu du90eko hamarkadan “hurbilpenak diferenteak”zirela oraingoekin konparatuta, “modu naturalagoanegiten da orain, agian, era ez hain behartuan”.Bere esanetan, politikatik eta heroizaziotikgero eta urrunago gaude, eta testigantzatiketa hurbilpen gizatiarrago batetik gertuago.“Biktimaren izaera baino, pertsona hori berekonplexutasunean zer den azaltzean datzagakoa. Ekintzaileen ekintzez gain, ekintzailearenbizitzako gainerako kontuetan. Zer egitendu ekintzaile batek ekintzarik egiten ez duenean?Angelua zabaldu egin da, eta aberastu, 90.hamarkadarekin alderatuz gero, nahiz eta garaihartan ere nobela ederrak atera ziren, AtxagarenGizona bere bakardadean, edo SaizarbitoriarenHamaika pauso horren lekuko. Orain,gatazkara hurbil gaitezke fartsatik daukanaaztertuz, baita ere”, azaldu du lasartearrak.

90eko hamarkadaz gain, Canok Jokin MuñozenBizia lo liburuarekin hasten den garaia nabarmendudu: “Bereziki 2003tik aurrera doana interesatzenzait niri”.

BALIO TERAPEUTIKOA Honekin guztiarekin bateginez, gertakari historikoen osteko literaturakduen balio terapeutikoaren gaitasunaz mintzatudira Cano eta Olaziregi. Azken horren ustez,balio eta funtzio desberdinak egotzi izan zaizkiomemoria historikoa berreskuratzen duenfikzioari. “Balio terapeutikoa, gertakari traumatikoenlanketa ahalbidetzen duen momentutik.Bistan da, sorkuntza literarioak gure inkontzientearekikoduen gertutasunagatik mamuezkutu horiek azaleratzen laguntzen duela, gauzakesaten, batetik; eta memoriarik ezak dakarren arriskua, dolua ezin egitearena, gainditzenlaguntzen. Freudek berak iragan traumatikobaten ukatzeak zekartzan arriskuez oroitarazigintuen. Canok ere bat egiten du fikzioak duenahalmen honekin Twist eleberrian”, arrazoitudu Olaziregik. Lasartearrak 2011n idatzi zuenaipatu liburua, eta Lasa eta Zabalaren bahiketaeta hilketa lantzen ditu fikzioaren ikuspuntutik.

Balio terapeutikoaz galdetuta, Canoren aburuz“zerbait” eragin dezake, baina ez dena. “Literaturakere balio du zenbait hipotesi aurreratzeko,berradiskidetzeari dagozkionak, adibidez. Literaturakgai izan behar du, ez soilik memoriairristakorra finkatzeko eta harrapatzeko, baitaetorkizuna irudikatzeko ere. Gure etorkizunhipotetikoa eraiki edo aurresan dezakegufikzioaren bidez modu espekulatiboan, eta laborategiespekulatibo bezala funtzionatzeko aukerahori ez dugu gehiegi baliatu orain arte”.

Orduan, euskal literaturak gatazkarekiko fideltasunaerakutsi ahal duela esan daiteke? “Kasurikkasu” aztertu behar dela dio Canok. “Moduaskotara hurbildu gara gatazkara eta kezka batizan denik ezin da ukatu. Besterik da esateaeuskal idazleak idatzi dezakeen guztiak, edo interesgarrienak,gai horri lotuta derrigor egonbehar duela. Horrekin ez nator bat. Nire kasuan,generoko nobela bat aukeratu nuen, nobelabeltza, gatazkara hurbiltzeko lehen aldiz (Pasaiablues)”, dio, eta gaineratzen du: “Horrek izanzezakeen halako artifizialtasun bat, generoarenkonbentzioetatik erakarria. Azken idazkietanhori aldatzen saiatu naiz eta hurbilpen gizatiarragobat egiten, Zingiretan bezalako ipuinbatean, adibidez, martxoaren 11ko atentatua ETA-rena izan ote zitekeen pentsatzeak sortuzigun bertigoa islatzen saiatu nintzen, baina maitasunistorio batekin tartekatuz. Gatazkatikurrunago egonda, haren uhin-eragina ikertzeainteresgarriagoa da batzuetan”.

HUTSUNE SENTIPENA Aurreko lerroetan Olaziregikaipatzen duen bezala, euskal gatazkareninguruan garrantzia hartu duen eleberriaTwistda. Canok 2011ko abenduan argitaratu zueneuskaraz eta orain gutxi erdarazko bertsioa kaleratudu. “Gaztelerazko liburua argitaratzeankonturatu naiz euskaldunontzat plus bat zenaminus bat dela beste gizarte batean. Gure arteanhalako liburu batek eragin zezakeen katarsia edobegiratu nahi ez genuen lekuetara begiratzekoariketa osasungarri hori ez dut sentitu gertatudenik espainiar irakurleen artean: hutsune batsentitzen dut liburuaren gaia aipatu orduko. Jendeaalbo batera egiten da eta hutsune sentipenanagusitzen da: “Horra hobe gehiegi ez begiratu,utz ditzagun zenbait gauza zeuden horretan,hobe gehiegi ez sakondu...”, aitortu du idazleak.Twist argitaratu arte, 30 urte pasatu behar izandira literaturak Lasa eta Zabalaren gaiariheltzeko. “Gertaera onartzeko eta sosegatzekodenbora bat behar duzu, logikoa da”, dio Olaziregik.“Ez da epe zehatzen kontua, nahiz bistakoaden gertakari batzuekiko distantzia beharduzula hausnarketa bat bideratzeko. Nik usteeuskal literaturak laster helduko diola gaiari,jarraituko duela sakontzen, bere kontakizunak,(kontakizun asko, ez bakarra) eskaintzen”.

Beraz, euskal literaturak gatazkari buruzkolanak egin dituela ezin da ukatu; hala ere, askodu egiteko oraindik. “Aukera piloa dago oraindikjorratu gabe: besteak beste, torturatzailezintzoa, gure herria desagerrarazteko lanetankolaboratzen duen pertsona jatorra, zuzentzatjotzen dituen xedeak lortzeko tortura erabiltzeabeste erremediorik ikusten ez duen hiritar onbera”,bukatzen zuen Zapiainek bere artikuluaLapiko Kritikoa blogean.