LEHEN amodioa zaila izan ohi da, ezinezkoabatzuetan. Horrelakoa daArantzaIbarrak (Ondarroa, 1975) Lehen Amodioaolerki liburuan biltzen duena.

“Bikotea duen pertsona batekin nola maiteminduden kontatzen du liburuko pertsonaiak”, azaldudu egileak. 2011. urtean hasi zen liburuko lehenengoolerkia idazten, eta 2012 urte guztia idazteneman ondoren, 80 olerkiz osatutako liburuaargitaratu du Hiria argitaletxearekin. “Ez daolerki liburu arrunta”, aitortu du Ibarrak. Eleberribat izango balitz bezala egituratu du, bainanarrazioa erabili beharrean bertsoekin ausartuda lehenengo aldiz: “Poema solteak irakurridaitezke, baina istorioan zer gertatzen den jakitekoguztiak irakurri behar dira”. Nerabeentzatzuzenduta dago olerki liburua, horregatik irakurterrazaegin nahi izan du. “Ez nuen olerkinahasgarririk idatzi nahi, edonork uler ditzakeenpoemak baizik”, argitu du.

Gidoilari, idazle, zinemagile eta musikaria daIbarra: “Asko gustatzen zait istorioak asmatzea,baita kantuak sortzea ere”. Esaterako, Pozoiaabestia konposatu du liburuarentzat, istorioarensentimendua laburbiltzen duena. “Ez da liburuanaurki daitekeen bertso bat, 81. bertsoa izangolitzateke”. Ibarrak berak jarri dio ahotsa abestiari,eta gitarrista batekin akustikoa grabatudu. Kantu horren bideoa ikusgai dago jada internetekoYouTube atarian.

Fikzioaren eta esperientzien nahasketarenemaitza da Lehen Amodioa: “Askotan sentimenduguztiak ateratzeko, norberak sentitu dituengauza asko erabili behar dira”. Sorginkeriarekinkonparatzen du Ibarrak nerabezaroko lehenamodioa. “Gaztea zarenean, pertsona batekinobsesionatuta egon ohi zara, eta denbora osoazaude horregan pentsatzen”. Sorginkeriarekinlotzen du, baina ez horrekin bakarrik. Pozoiahitzak ere garrantzi handia izan du abestian, baitaliburuan ere. “Pozoi magikoa bezala erabiltzendut nik pozoia hitza, edabe bat bezala”.Baina edabe berba itsusia iruditu zitzaion abestiakonposatzerakoan, eta horregatik aukeratuzuen pozoia.

Abestiak, beraz, sorginkeria eta pozoiaren ideiakbatzen ditu: “Amodioaren aingeruak pertsonabati gezia sartzen dionean, magia bezalakoa da.Ez da ez ona ez txarra, baina sorginduta geratzenzara eta nortasuna galtzen duzu”.Liburuaren azalean, idazle ondarroarrak egindakomaitasun-aingeruaren ilustrazioa ageri da.“Oro har, olerki liburuak oso serioak izaten dira,zuri-zuriak. Gaztetxoek ere irakurri ahal dutelaerakutsi nahi nuen marrazki horren bidez”.

HURRENGO PROIEKTUAK Zinemagintzarekin erelotura estua du Ibarrak. Zigortzaileak film luzearrakastatsua zuzendu eta idatzi zuen 2010ean,eta oraingoan, neskato baten arazo psikologikoeninguruko film labur bat idazten dabil.“Ikus-entzunezko artistikoa izango da, baina 14urteko neska baten arazoak kontatzen dituena,alegia, film psikologiko eta artistikoa da aldiberean”. Beste liburu bat ere du abian: Tinpusaketa uholdeak, “fantasia handikoa”, aurreratudu. 8-9 urteko umeentzat zuzenduta, ilustraziozbeteriko 100 orrialdeko liburua izango da,eta gabonetan argitaratzeko asmoa du. Klimatologiarikgabeko planeta bat izango da istorioarenabiapuntua. “Tinpusak izango dira planetaraklimatologia ekarriko dutenak. Hegoakdituzten pertsonak dira: batek abaniko batdauka eta haizea ematen du; beste batek negaregiten du eta horrek euria dakar, beste batek,ordea, kaka egin beharrean elurrezko kaka egitendu...”, kontatzen du.

Malagako argitaletxe baten enkarguz Zigortzaileakfilmeko eleberria ere argitaratu berri duIbarrak. “Aurrekontu kontuagatik gauza askokanpoan gelditu ziren, eta baneukan gogoa gauzagehiago kontatzeko”, adierazi du. Gidoiarenlehenengo zirriborrotik abiatuta, pelikulan sartuezin izan ziren ametsak nahiz elkarrizketakgaineratu ditu liburuan.

Gidoia idatzi, abestiak konposatu eta AlfonsoArandiarekin batera zuzendu zuen aipatu filma.Esperientzia “gogorra” izan zela aitortzen duIbarrak: “Horrenbeste umerekin, jenderekin,denak zugana etortzen. Iluminazioa, argia, arropa...gauza asko dira. Egunero gainean egonbehar zara. Denbora asko da”, gogoratzen du.Hala ere, oso kontent dago esperientzia eta emaitzarekin.“Gertatu den guztia neukan buruan”.

Zigortzaileak eskola-jazarpena lantzen duen filmada. Horregatik, pelikularekin batera, webguneaneskuragarri dagoen gida didaktiko batere prestatu dute. “Ikastolei asko gustatu zaieekimen hau”, baieztatu du Ibarrak. Esan diotenez,ikastola bat baino gehiagotan hasi dira eskolakoarazoei buruz hitz egiteko bere filmaproiektatzen. “Oso pozik nago”, eskertu du.