GAZTEAK izanagatik talde gipuzkoarhonek soberan du talentua eta kalitatea.Horren adibide da kaleratu berriduten euren lehen lana,Raise of death,baita ibilbide motz bezain oparoa ere. Zainetandaramate metal-a Dark Codeko lau kideek: AitorEtxaniz azpeitiarra (ahotsak eta gitarrak), etaJon Elorza (gitarrak eta koroak), Julen RodriguezRodri (baxua eta koroak) eta Mikel GomezWilli (bateria) bergararrak. Hemeretzi eta hogeitabat urte bitartean dituzte kideek eta taldeak2009ko azaroan hartu zuen gaur egun duen itxura,lehengo gitarra jotzaileak taldea utzi ondoren,Etxaniz batu zitzaienean.

Lau musikariek euren kasa ikasi dute musikazdakiten guztia, abesten eta instrumentuak jotzen.Ez dute musika ikasketarik. Gustuko dituztentalde haiek (Trivium, Lamb of God, Gojira,eta abar) izan dira euren irakaslerik onenak.“Haien bideoak eta abestiak jarri eta imitatzensaiatuz ikasi dugu jotzen”, dio Etxanizek.Lehenbizikoz elkartu eta bost hilabetera hasiziren kontzertuak eskaintzen eta bi urterenostean iritsi da Raise of death diskoa. Bergarangrabatu zuten iazko apirila eta maiatza bitartean,euren entsegu lokalean txoko bat moldatu eta DBUhinak ekoizpen etxearekin egin dute lan. Osogustura gelditu dira emaitzarekin. Zortzi kantupropio eta Trivium taldearen Pull harder ofstring in our martyr abestiaren bertsio batekinosatu dute lana. Musikalki ez ezik, hitzen aldetikere ilunak dira kantuak; ez dira falta heriotza,odola, gorrotoa edo etsipena bezalako kontzeptuak.“Hitzotan ez da maitasun erromantikorik,ez arrosarik, ez tximeletarik ageri”, diote.

Baina mezu positiboa dute askok amaieran,injustiziak salatzen baitituzte, askatasunerakoeta itxaropenerako deia egiten dute edota biziarenaldeko aldarria egiten dute tarteka. Iluntasunhorren atzean ikusten da nolabaiteko argirik,kideek, pertsona sentimendudunak direnheinean ematen dioten argia, hain zuzen. Izanere, talde mota hauetako kideek itxura bateanpertsona ilunak diruditen arren, Dark Codekoenkasuan, beste askotan bezala, guztiz kontrakoagertatzen da: lagunartean beraien izaeraren bestealderdia azaleratzen dutela. “Bi izaerak garagu azken finean, bateko kamiseta beltzek eta aurpegigogorrek erakusten dutena, eta bestekoparrandek eta alaitasunak erakusten dutena”,dio abeslariak.

IBILBIDE OPAROA Denbora gutxi darama DarkCodek oholtzetan, baina bi urte hauetan esan daitekefruituak erein ahala jaso dituztela. 2010eanDebagoienan antolatzen duten Danbaka musikalehiaketara aurkeztu ziren eta finalerdietangelditu arren, lehiaketa batean parte hartzearenlehen esperientzia izan zuten. 2011n beste esperientziagarrantzitsu bat izan zuten; Espainiamailan jokatzen den Waken Metal Battle lehiaketaraaurkeztu ziren izena emateko epea amaitubezperan. “Itxaropen handirik gabe aurkeztuginen, egia esan, baina gure harridurarako aukeratuegin gintuzten eta finalerdietan sartuginen”. Aurkeztutako 80 taldeen artetik 24 hautatuzituzten; Bartzelonan eta Madrilen izanziren kanporaketak eta bakoitzetik hiru taldeaukeratu zituzten finalerako. Madrileko saioanfinalerako sailkatu ziren gipuzkoarrak. “FinalaBartzelonan izan zen eta oso gustura geldituginen, jendeari ere asko gustatu zitzaiola ikusigenuen. Pena izan zen Alemaniako mundu mailakofinalera ez iristea, baina… Gainera, gu ginen gazteenak eta denbora gutxien generamanakhonetan, urte eta disko asko zeramatzaten taldeakaurkeztu baitziren. Esperientzia bezala izugarriona izan zen”, azaltzen du Etxanizek.

Bestalde, ikus-entzunezkoetan aritzen den Gasteizkoenpresa batek antolatutako Soul SchoolFilms lehiaketa irabazi ostean, Bloodsheed abestiarenbideoklipa grabatzeari ekingo diote AsteSantuan. Bergarako Gaztetxean eta Gasteizengrabatuko dituzte irudiak eta gogotsu daudeguztiak ere. “Bideoklipa makarra izango da, horere ez da lorerik ez tximeletarik izango”. Promoziorakobideoklip txukun bat izatea eta doangrabatzea, dudarik gabe, izugarrizko aukeradela diote taldekideek.