LAGUN batek esaten zidan, idazleustekoorori galdera bat egin beharkolitzaiokeela beste ezer baino lehen:“Zuri zer gustatzen zaizu: idaztea, alaidazle izatea?”. Alegia, jende askotxo dabilelagure ofizioan, testuaren lanketa gogorrarimuzin eginda, langintzaren inguruabar gozoanlaketzen dena: elkarrizketak, inaugurazioak,mahai-inguruak, sinadurak... Ez da errazamuga jartzea, testugintza serio hartu nahi duenakere, batzuetan gogoz eta besteetan gogozkontra, etengabeak baititu hainbat eskari etaendredo; zer dira horiek: intelektualarenkonpromisoaren ezinbesteko ondorioa, ala literaturarenmerkantilizazioa eta fribolizazioa?Hala ere, badira idazleak, beren jardueraikuskizun bihurtzearen joko horretan sartzenez direnak; eta ez naiz ari komunikabideenerreguei ezetz erantzun ohi dietenez: horienkoherentzia edo egoskorkeria ezaguna bihurtzenda luze gabe eta, nahita edo nahi gabe,leienda gizentzen duen propaganda modu batda azkenean. Aldiz, badira beste idazle batzuk,jendeak aintzat hartzen ez dituenak; batzuetansalmenta onak izaten dituzte, beste batzuetankritika txukunak jaso; ez bata ez bestea lortuezean ere sorkuntzan ahalegintzen dira; baina,honengatik edo hargatik, ez dira aipatuak izaten,ez dizkiete eskatzen zutabeak, atxikimenduak,telebistarako gidoiak edo musika-taldebatentzako hitzak. Berdintsu dio haien jatorriak,sexuak, ideologiak. Gogora datozkit, besteakbeste, Josu Penades, Iñaki Irasizabal, AitziberEtxeberria, Alberto Ladron Arana,Julian Peña Suarez... Nahi beste luza litekezerrenda.
Halako idazle baten laudorioa egin nahi nukegaur; gehienentzat ezezaguna baina zirkulu txikibatzuetan miretsia; borondatez edo halabeharrez,bigarren plano batean gelditu ohidena. Diskretua, hitz batean esanda. Rafa Egigurendu izena. Ez da idazle gazte horietakoa,erretirorako adina baitu dagoeneko. Hogeitahamar urte baino gehiago dira lehen poemaliburua kaleratu zuela: Txipiroiren bat edo beste(1981). Beste olerki-bildumaren bat etorri zengero, eta hamar bat urtera, 1990ean, nobelaharrigarri bat: Ilargia putzuan ageri, Txinangiroturiko abentura sorta; munduko beste bazterbatera jo zuen gero, Kuban kokatu baitzuenChevrolet tropikala bere hurrengo nobela (2007);garaitsu hartan, beste lan aipagarri bat ere eginzuen: Mentxakaren aitorpena, Joxe Ramon GoikoetxeaArdotxiren nobela autobiografikoarenedizio-arduradun eta itzultzaile jardun baitzuen.
Txinako hizkuntzaren eta literatura klasikoarenezagutzaile onenetakoa da gureartean, lehendik ere agerian utzi zuen Mandarindotore disko-liburuan (2004), eta berriki erakustaldiare bikainago bat eskaini digu, Gauzaguztiak (2011) liburu atipikoan: Txinako bereegonaldiaren kronika laburrak, eta, haiekintartekaturik, Tang dinastiako poema ederrenetakobatzuk, orain dela ia 1500 urtekoak,bertsio originalean eta euskaraturik.
Liburu bakoitza diferentea eta denak ere argitaletxedesberdinetan, inorekin lotu nahi ez edoetiketetatik ihesi ibiliko balitz bezala, bainaliburu guztiak literaturarekiko sentiberatasunezonduak eta delikadeziaz beteak. Egilea berabezala, lotsaz edo diskrezioz jantzitako gustuonaren jabeak. Beharbada beste urte askoaniraungo du halako beste aipamenik gabe bainabego, lerro hauetan behintzat, irakurle batenmirespena eta esker ona.