ARKATUKO duzue irakurle athletizaleok:gaur Donostiari buruz hitz eginbehar dut. Atzo San Sebastian eguna izateakaitzakia ematen dit, eta aldi bereanTxillardegirentzako omenaldi modukoa ere izangoda. Donostian jaioa naizela dio nire nortasunagiriak, baina hango ospitalean sortu besterik eznintzen egin. Euskal Herrian barrena batera etabestera pixka bat ibili dena konturatuta egongoda, donostiartasuna ez duela ia inortxok aldarrikatzen,euskaldunen artean batez ere. Hau da,edozein nafar dago harro Iruñeaz eta bertako festez;Baiona eta Gasteiz modu naturalean hartzendituzte hiriburutzat ipartar eta arabarrek, gainerakoherriak txikitxoak direlako-edo; etabizkaitar oro identifikatu ohi da Bilborekin etaberonen handitasunarekin.

Gipuzkoan, alderantziz: probintziako edozeiniegin dakiokeen irainik handienetakoa da ia-iadonostiarra deitzea; eta hiriburuan bertan ere,asko eta asko dira hiriaren aurretik bere auzoaipintzen dutenak nortasun-ezaugarritzat: ni eznaiz donostiarra, ni Egiakoa naiz, edo Añorgakoa,edo Martutenekoa… Euskal giroko edozeinelkarte, talde, erakunde eta ospakizunetan, donostiarragutxiengo lotsatuan egon ohi da goierritar,azpeitiar, hernaniar, oreretarren artean, etaherrietako gehiengo horrek errukirik gabe baliatzendu bere nagusitasuna ñoñostiarrei burla etaiseka egiteko.

Eta hala ere, Donostiari asko zor diogu. Euskaldunguztiok, nire ustez, eta gipuzkoarrok bereziki.Ez bakarrik bere edertasunagatik, hori erebai: esan liteke harreman dialektiko bat izatendela Donostiarekin (norbere gurasoekin edoBecquer-en poemekin izaten den bezala): hasieranmunduko ederrena iruditzen zaizu, txundigarriaeta paregabea; momentu batean, ordea(adoleszentzian edo), kursia, ñañoa, konbentzionala,burgesa eta estereotipatua iritziko diozu;baina iritsiko da heldutasun unea, eta orduanohartuko, topikoa eta kitsch-a izanagatik, guztizdela ederra, eta zurea, eta berdingabea.Baina ez nintzen edertasunaz aritzekoa, baiziketa Donostiak gure kulturari zabaldu dizkionbideez. 50 urte bete ditu Santo Tomas Lizeoak,lehenengo ikastola modernoak, eta hango ikasleenzerrenda eginez gero gaurko euskal elitearenparte handi bat aurkituko genuke. Donostiarpijo horiek pelikula arraroak ikusteko, musikataldebitxiak entzuteko, modernokeria ezezagunakmiresteko joera harrigarria izaten zuten, etaguk, berriz, esnobismo horren lepotik barre errazaegitekoa, kontura gabe horrixe esker sortudirela hainbat azpiegitura (zinemaldia, jazzareneta musika klasikoaren festibalak eta abar), bertakoeskutxuriei bezala probintziako zokormazoeiere kulturaren alor berriak deskubritzekoaukera eman digutenak. Probintziakoontzat betiizango da erdalduna hiriburua, baina XX. mendearenbigarren erdian bertan sortu eta laneanjardun ziren euskaldun jantzi eta kontzientziadunenbelaunaldiak izan ez balira (Santamaria,Zumalabe, Valverde, Saizarbitoria, Sarasola,Urretabizkaia…), gure artabero-usainean bertan-goxo geldituko ginen herri euskaldunagoetanjaiotakoak.

Horra ba, omenaldi txiki bat Alvarez Enparantzarensorterriari: Antigua inguruko baserritarreientzunez, barruan zerbait falta zuela igarrizuen hark, eta euskara ikasteari ekin; haren adibidearijarraiki ohartu ginen baserritar semealabok,guk ere bagenuela aberri baten eta kulturabaten hutsunea, bete beharrekoa.