- Gaur arratsaldean, 19:30ean, Arabako Organo Jaialdiak azkenaurreko kontzertua eskainiko du Victor Baenaren eskutik. San Andres Apostoluaren elizan izango da, Villabuenan. Gaztea izan arren (25 urte), Victor Baenak ibilbide luzea du. Adibidez, 2013. urtean Claudio Monteverdiren L’Orfeo produkzioan parte hartu zuen Burgosko Antzoki Nagusian. Hurrengo urtean, Henry Purcellen The Indian Queen eta Dido y Aeneas-ean parte hartu zuen, Daniel de la Puente eta Manuel Minguillónen zuzendaritzapean. Kontzertuak eman ditu Espainian, Herbehereetan, Italian, Polonian eta Alemanian.