TTRATU txarrak jasan ondorenbabes-etxe batean bizidiren emakume batzuensufrimendua eta beldurrakagerian uzten ditu Mada AldereterenGiltzadun etxea liburuak. Poetaespainiarrak 2007an kaleratutakoliburu hori dago Tanttaka konpainiarenazken obraren oinarrian.Izan ere, Fernando Bernues zuzendariakaspaldi irakurri zituen liburuaosatzen duten olerkiak eta ordutiktestuak oholtzara eramatekonahia izan du.
Sorkuntza eszeniko ezohiko bat duguGiltzadun etxea. Bertan, hiru emakumezkoaktore gizarte langile taldebaten erraietan sartuko dira. MireiaGabilondo, Vito Rogado eta AinhoaAierbe aktoreek gorpuzten dituztebabes -etxeko hiru emakume langileak.Hiru gizarte hezitzaileen azaleanariko dira hizketan, eta haienbizipenen bidez joango da ikusleamurgilduz genero indarkeriarenbiktima izan diren emakumeentzakoabegi etxe bateko eta larrialdi etxebateko egunerokoan. Egunerokotasunaislatzen duten momentuenbitartez, indarkeriaren biktima direnemakumeentzako bi egoitzetako bizimoduabiluztuko digute.Poema bilduma errukigabe honenegile den Mada Alderetek zazpi urtezegin zuen lan horrelako etxe batean,hezitzaile gisa. Poematan eta antzezlaneanegileak egoera horiek biziegin zituela oso nabarmen agertzenda. “Zuzena da testua, batere apainduraeta itzulingururik gabekoa. Egileakesan nahi duena zehazki esatenda, erakusten duena errealitateabezain gordina da. Prosa poetikoada, gauzak esateko eta ikuslegoakentzuteko errazagoa egiten da horrela”,kontatu du Mireia Gabilondo aktoreak.
HIRU EMAKUME, HIRU AHOTS
Antzezlaneantratu txarren auziari ikuspegizabal batetik heldu nahi izan dioFernando Bernuesek eta, langilebakar bat hizketan jarri ordez, hirulangile kokatu ditu erdigunean.Horietako bakoitzak norbere ikuspegitikematen du babes-etxean bizidiren emakumeen arazoen berri.Hala, poemak hiru ahotsetan eramandituzte oholtzara: “hiru emakumerenahotsak helaraztenditugu kolore desberdinakditugunhiru aktoreok”, kontatudu AinhoaAierbe aktoreak.Hala, hiru aktoreenarteko elkarrizketabiziek tratutxarrak jasandakoemakumeen etsipenaketa itxaropenakbegien aurrean jarriko dizkigute,haien ageriko mezuak eta ezkutukoizuak agertuz. Hiruetako bat,gainera, tratu txarrak jasandakoa da,bigarrenak seme alabak ditu etaMireia Gabilondok hezurmamitzenduen pertsonaiak bihotzetik etaburutik hitz egiten du, eta oso zailaegiten zaio babes-etxean egotea.Mota honetako obrak beharrezkoakdira, Aierberen ustez. “Poemak osoirekiak dira, egileak bizitzakomomentu hori bere gordintasuneankontatzen du, beraz, hausnartzekogai asko uzten ditu”. Hiru emakumeenartean erlazio gutxi badagoere, momentu batzuetan elkarrizketakdituzte beraien artean. “Kontatzekomodu desberdin bat topatudugu, interakzioa dago hirurenartean eta baita ikuslegoarekin ere”,azpimarratu du Gabilondok.
MUSIKA ETA IRUDIAK
GiltzadunEtxea antzezlanak beste bi osagaigarrantzitsu ere baditu: musika etairudiak, Ainara Legardonek etaMaialen Sarasuak sortutakoak,hurrenez hurren. Hala, Legardonsortzaile eta interprete iradokitzaileakeginiko zuzeneko soinu bandalanduak eta Sarasuaren irudiekdiskordantziaz beteriko ikuskizunbat osatzen lagunduko dute.“Gurekin espazio txiki bera konpartituez arren, Ainararen musikabeste pertsonaia bat da”,uste du Gabilondok.Legardonen zuzenekomusikak antzezlanagirotu egingo du.Zuzeneko musikaizanik, “bat-batekotasunhorrek sortzenduen giroa osomagikoa da eta benetakoabihurtzen duegoera”, nabarmendu duAierbek. Irudiari dagokionez,oholtzan etxe bat ikusiko dugu etaatzealdean kutxekin eginiko hormahandi bat egongo da. Kutxaz eginikohorma horretan Sarasuaren irudiakeszenen testuingurua eta ñabardurakeskainiko dituzte. “Irudi poetikoakdira; Maialenek imajinario batsortu du bizitzan gertatzen denarekin”,kontatu du Gabilondok.
Dagoeneko emanaldi batzuk eginakdituzte eta ikusleen partetik izandakoerantzunarekin pozik dira bi aktoreak.“Publikoak gustura hartu duobra, nahiz eta une batzuetan gaizkipasatzen duen, gai latzen aurreanjartzen garelako eta horrek barruanzerbait eragiten digulako”, diote. Izanere, antzezlanean kontatzen dena“oso gogorra da”, aktoreen esanetan.Giltzadun etxea Donostiako Dferiaazokan eskainiko dute martxoaren5ean (gaztelaniaz) eta martxoaren9an Andoaingo Bastero kulturgu nean(euskaraz).