DONOSTIA. 2015eko abenduaren 11tik 20ra bitartean egin zen azken edizioan ia 50 filmek hartu zuten parte sail ofizialean, antolatzaileek gogorarazi dutenez.
Horrela, Hondarribia Mendi Tour birara gehitu da, eta sei film eskainiko dira bi egunetan, hiru saio bakoitzean. Emanaldiak 20:00etan hasiko dira Itsas Etxea auditoriumean, eta sarrerak, 3 euroan, jada eskuragarri daude www.kutxabank.es webgunean, Arma plazan eta pelikulak hasi baino bi ordu lehenago aretoko leihatilan.
Zehazki, apirilaren 7an, "Tashi and The Monk" (AEB, 2014), "Eclipse" (Kanada, 2015) eta "A Line Across The Sky" (AEB, 2015) filmak izango dira ikusgai, eta 8an, "2T on Chamlang" (Espainia, 2015), "55 Hours In Mexico (AEB, 2015) eta "Jeff Lowe's Metanoia" (AEB, 2014).