GASTEIZ. Euskadiko profesionalek 2015ean egindako edo ekoiztutako lan zinematografiko onenetariko batzuk ikusteko aukera izango da.

Antolakuntzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, aste osoan zehar, egunero, 20:00etatik aurrera, film labur bat eta film luze bat gozatzeko abagunea izango da, hala nola "Amama", "Un otoño sin Berlín" eta "Rey gitano".

Hautatutako filmen artean Goya sarietarako izendatuak izan diren bost eta saritu bat daude, bai eta Donostia Zinemaldiaren sail ofizialean saria jaso duen lan bat ere.

Euskal Zinemaren 32. Astea aurkezteko prentsaurrekoa izango da otsailaren 18an, 11:00etan, Vital Fundazioaren Aretoan, Gasteizen, eta Juanma Bajo Ulloa "Rey Gitano" filmaren zuzendariak, Aitor Lopez de Aberasturi "The scale of an obsession" filmaren zuzendariak, Mikel Perez Vital Fundazioaren ordezkariak eta Jose Luis Ramos Euskal Zinemaren Asteko koordinatzaileak parte hartuko dute.