BILBAO. Getxoko taldea jaialdi bilbotarrera itzuliko da horrela, 2013ko edizioan ere jo baitzuen. Boskoteak bere punk eta rock sustraiak aldarrikatzen ditu eta soinu garaikideekin uztartzen ditu, punk, funk, dance pop elektroniko eta rock fusioa lortuz.

We Are Standard bezala 2006an "3.000 v 4.000 w" lehen diskoa argitaratu zuenetik, talde bizkaitarrak beste lau disko kaleratu eta hainbat sari eskuratu ditu. Datorren urteko Bilbao BBK Live jaialdian "Gauama" disko berriarekin izango da WAS.