MARTXOAREN 27ra arte VictorArrizabalagaren (Mañaria, 1957)Altzairuzko hitzak erakusketaizango da ikusgai Bilboko Lumbrerasarte galerian. Eskultura eta literatura eskutikhartuta doaz mañariarraren proiektu honetan,letrek eta erreferentzia literarioek presentzianabarmena dute eta. “Nolabait, literaturarenmunduari egin diodan omenaldi xumebat da. Hau da, olerkari batzuei lapurtutakolanei beste forma bat eman diet. Erakutsi nahiizan dut literatura eta eskultura elkarrekinbizi daitezkeela”, adierazi du artistak.Arrizabalagak urte asko daramatza artearenmunduan, eta une honetan arreta guztia letretanjarrita duela dio. “Hizkiak leku guztietanikusten ditut, baita kaletik noanean ere”. Gustukodituen testuak aurkitzen saiatzen da,horiei gero forma emateko, bisualki ondo nolageratuko den kontuan izanda.
Horren adibide da Poesia etorkizunez kargatutakoarma da, Gabriel Celaya poeta hernaniarrarenizen bereko olerkian oinarritutakoeskultura. “Beti izan ditut gustuko Paco Ibañezabeslariaren kantak, eta horietako batCelayaren poesian oinarritutako abestia da.Eskultura horretan, tamaina handiko A hizkiaageri da, eta gainean liburu bat dago zabalik.Liburu horretatik, berriz, letrak botatzendituen tiragoma bat irteten da. Arma horiume-sasoiarekin identifikatzen dut, horrekinjolasten ginen, baina kasu honetan hizkiakbotatzen ditu, eta ez harriak. Literaturak gureeskura jartzen du adostasunera heltzeko bortitzaez den modu bat; hau da, elkarrizketarenbidez ere hel gaitezke akordioetara.Armekin eta borroken bidez ez gara inorahelduko, hitz eginez eta adostasunak lortuzegin behar dugu aurrera”.
Arrizabalagak argi eta garbi dio bere lan guztiekdutela mezu bat atzean. Onartzen du literaturakbaino zailago duela arte plastikoakmezu hori igortzen, “baina, hain justu horregatik,koadro edo eskultura batek interpretazioaskerako aukera utzi behar du, ikusleakbere irakurketa egin ahal izateko. Mezua itxiaizateak ez du zentzurik; anbiguoa eta zabalaizan behar du”.
ARGITASUNETIK ILUNTASUNERA Lehen begiradanohartuko da ikuslea Arrizabalagarenlanak edo guztiz ilunak edo guztiz koloretsuakdirela, eta bizitzan izandako garapenaren adierazlejotzen du bitasun hori. “Orain gutxiraarte pop-eskultorea izan naiz, baina azkenaldianbaneuzkan margotu gabeko eskulturabatzuk, eta horiek horrela geratu dira. Izanere, uste dut margotu gabe indar gehiagodaukatela eskulturek, nire horiek bai behintzat,eta transzendenteagoak eta serioagoakdirela uste dut. Erakusketarako egokia irudituzait lan batzuk margotu gabe uztea, bainahorrek ez du esan nahi aurretik nekarren popjoera baztertuko dudanik”.
Argi du mañariarrak bere lanak eboluzio batizan duela, baina garapen horrek ez duela inolakoetenaldirik ekarriko. Arrizabalagarenberbetan, esan nahi duena transmititzeko biera izango dira: “Mundu honetan etiketakipintzen dizkigute, eta ematen du ezin garelahortik irten; ni horren kontra nago. Eskultoreeta margolari batzuek estilo bakarramantentzen dute bizitza osoan. Baina bestebatzuek erabateko garapena izaten dute.Piccasok, adibidez, guztiz apurtu zuen hori.Interpretazioaren munduan esaten da aktorebat interesgarria dela erregistro asko dituenean,eta gutxi dituenean, ostera, pobrea dela.Bada, nik uste dut artearekin gauza bera gertatzendela; artista batek erregistro bat bainogehiago eduki ahal ditu, eta hori aberatsa danorbere egonezinak igortzeko orduan”.
Beraz, Victor Arrizabalagak aurrerantzeanere jarraituko du zapata eta bularretako koloretsueitokia egiten bere lanetan, pop artearenlekuko, baina irenstea zailago diren langordinak ere egiteko asmoa berretsi du, “izanere, ni ez naiz oso serioa ala oso alaia: denetarikaurki daiteke egunerokotasunean, etanire lanek hori partekatzen dute”.