Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak (IBAIA) prentsa-ohar baten bidez adierazi duenez, 2014a urte handia izan da Euskal zinemarentzat orokorrean eta bereziki, euskaraz filmatutako pelikulentzat. Izan ere, 'Lasa eta Zabala' eta 'Loreak' filmeak Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialetik igaro ostean, euskaraz filmatutako pelikulen zifrarik onenak berreskuratu dira.

Alde batetik, 'Lasa eta Zabala'k 72.000 ikusle baino gehiago daramatza bere 8.astean, 2005. urtetik lortzen ez ziren datuak, non sarreren salmenta 2014. urtean baino %35a altuagoa zen, galdutako ikuslego parte bat berreskuratzea lortuz.

Bestetik, 'Loreak' Donostiako Zinemaldiaren 62. edizioan Urrezko Maskorra lortzeko lehian izan den osorik euskaraz filmatutako lehen pelikula bilakatu da, 50.000 ikusle baino gehiago metatzen ditu eta nazioarte maila oihartzun handia izaten ari da, London Film Festival, Zurich Film Festival edo Tokyo International Film Festival bezalako jaialdietan.