pasaia. Albaola elkarteak, Donostia 2016 proiektuaren babes eta bultzadari esker, izugarrizko proiektua abiarazi zuen aspaldi: Ternuako ur hotzetan XVI. mendean urperatutako ontzia berpiztea. Eta ideiak proiektua ekarri zuen, eta proiektuak maketa, eta maketak on-tzia bera egiteko grina. Albaolakoek atzo bertan erakutsi zuten San Juan ontziaren erreplika izango denaren gila. Hasi da, beraz, abentura. Argazkia: Javi Colmenero