MAIZ txuria neutraltasunarekin lotubadezakegu ere (alegia, diskretua izatekonahiarekin), inguratzen duenharresitzar horrek beste nozio bataditzeraematen du, anbiguoagoa.Oskol zuri erraldoibatez inguratuta dagoen barnealde preziatua?Ezagutzaren gordailu berria den honek, bere presentziaaldarrikatzeko arazoak ditu.

Jakintza eta informazioaren garaian bizi garenhonetan, hura eskuratzeak ematen digu askotanabantaila lehiakorra; horra hor jakitun izatearenprezioa. Are gehiago, zenbaitzuek industriairaultzaren pareko momentuetan kokatzen duteegungo egoera, jakintzaren iraultzak mugitzendu gure egungo sarean lotuta dagoen mundua.Globalizazioko network/sare hiriak denbora etaespazioa konprimitu du, eta informazioa abiadabizian elkarbanatzen dugu, zuzenean digeritu ere,zaporeaz jabetu gabe. Denok sortzen dugu jakintzaetxeko sofan eserita.

Ondo, honen kontziente delaematen du XXI. mendekoliburutegi edo Dokumentazio Gune Aurreratuaden honek. Horrexegatik agertzen zaiguitxia, zurruna, nabarmena eta garbia, biribila,deskonektatua, saretik at balego legez. Badakielakozer gordetzen duen eta zer elkarbanatu nahiduen. Patxadaz pentsatu, ikertu, komunikatu etalanerako gunea izan nahi baitu. Informazio arokoziztu biziaren bidean geldiune babestua eta,dirudienez, ikerketaren aldeko apusturako gunea.Hormatxuri zurruna, oihal bilakatzen da mugimenduarin batez, punturik publikoenean, barnealderakosarrera adierazten duenean. Hortxedago bidea, aukera eta erronkarako probokazioteatrala.

ERAIKINAREN DISEINU GARBITASUNA Barrutikkanpora pentsatua izan den eraikina, kalearekinbanatzen/lotzen duen harresiak du ia garrantzirikhandiena. 25zm-ko lodiera duen horma bereburua eusteko gaitasuna duen hormigoizko egiturada eta partzelaren kurba islatzen duenmarrazkian du jatorria. Barneko solairuak egituratzendituen piezekiko independentea denezgero, inolako juntarik gabe altxatzea posible izanda. Hala, ez dio mugimendurik transmititzen barnealdearieta gainera azal jarrai bat da, oskol isolatzailebikaina.

Esan bezala, Tolosa Etorbideko errotondaparean eten egiten da horma eta negutegi batosatzen da sarreran; udarako beroa kanporatzenutzi eta neguan berriz hura biltzeko gaitasunazbaliatzeko pentsatua. Campusa osatzenduten bi adarren arteko giltzadura edo artikulazioada, batzuen ustez, errotonda alboko kokapenhorrek ematen dion izaera. Barrualdea egituratzenduen bigarren elementu nagusia dugu,barneko kalea deritzona. Patio honek eraikinabi bolumenetan banatzen du eta argitasuna sartzendu irakurgela zein bulegoetara. Zurez estaliadago patioko fatxada zein zoladura, hemenerematerial jarraitasuna erakutsiz. Kale honekbarneko kanpoa izan nahi du, lasai egoteko atseden-gune isolatua.