MUSIKA klasikoa eta musika sinfonikoahelduentzako musikatzathartzen dira eta, izan, badira helduentzakomusika, ez helduentzatsoilik ordea. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak 16urte daramatza musika klasikoa eta sinfonikoahaur eta gaztetxoei modu berezian eskaintzen.1996an hasi zen hezkuntza musikalarekikoEOSen konpromisoa mamitzen, Donostian leheniketa hurrengo urtetik aurrera Gasteizen ereeskaintzen hasi ziren Musika Familian kontzertuekin.Jose Inazio Ansorena musikari etaartistak eutsi zion proiektuaren gidaritzari etahamar urtez aritu zen zeregin horretan. Milakahaurrek izan zuten Ansorena bera aurkezle zelaorkestrak eskaini zituen kontzertuetakoren batgozatzeko aukera. Hezkuntzarekiko orkestrakzuen konpromiso hori erabat finkatu zen 2007.urtean, Euskadiko Orkestra SinfonikokoHezkuntza Departamentua sortzearekin bat.
Mikel Cañada da, ordutik, sail horren koordinatzailea.Aro berriak, lehendik martxan zeuden MusikaFamilian kontzertuez gain, proiektu eta ekimenberrien asmoak ekarri zituen, eta horiek guztiakbiltzeko proiektua sortu zen: Musika Gela,gaurdaino martxan jarraitzen duena. Aurten,guztira, 30 jarduera egingo dituzte, horietatik 18kontzertuak izango dira -eskola-haurrentzako,haur txikientzako eta familientzako-, bainahorrez gain, orkestraren egoitzara bisitaldiaketa lantegia antolatu dituzte, baita entseguirekiak ere. Orkestrak helduentzako zuzendutakojarduerak egiten dituen moduan, “ustedugu derrigorrez egin behar ditugula kolektibogazteago bati zuzendutako jarduerak”, dio MikelCañadak, haurrak musikarekin harremana izateakberebiziko garrantzia baitu beretzat. MusikaGelaren bidez izaten dute haur eta gaztetxoaskok eta askok musika sinfonikoarekin lehenharremana, “eta une horietan gauza asko gertatzendira -dio Cañadak-, pentsatu behar da 10-12 urte bitarteko haur horientzat, agian orkestrasinfoniko bat entzuten duten lehen aldia delaeta, beharbada, azkena ere izango dela”. Horregatik,haurrengan nolabaiteko inpaktua eraginnahi izaten dute, ikuskizun koloretsu eta dinamikoakeginez edo aurkezle dibertigarriak etaatseginak jarriz, “musika mota honetara moduerakargarrian gertura daitezen”.
EOS ikusle kopuru aldetik beste orkestrak bainoaskoz hobeto dagoela onartzen du Cañadak,“abonatu asko ditu eta gutxi edo gehiago, aretoakbete egiten ditu beti. Beste orkestra batzuekheziketa lan handia egiten dute ikusleak behardituztelako”. Era berean, onartzen du duela iahogei urtetik egin den lanak “izango duela zerikusiagaur egun orkestrak hainbeste ikusleedukitzearekin”.
KALITATEZKOA ETA ZUZENEAN Haurrek, helduekbaino neurri handiagoan, ematen zaiena hartzendute, baita musikalki ere. Ezin da aurrezesan haur bati zer gustatuko zaion edo zer ez,ezin da erabaki, baina helduek aukera dezakete,neurri handi batean, haurrei zer eskaini. “Gauregun -Cañadaren ustez-, haurrek eta gaztetxoekez daukate babesik belarrien bidez jasotzenduten inbasioaren aurrean. Hasieratik esangodizute musika mota hau ez dutela gustuko, modakomusika dutela gustuko”. Horregatik, helduenesku dago haurrei kalitatezko musika eskurajartzea, “orkestraren xedea horixe da, haurhoriei kalitatezko musika eta zuzenekoa eskaintzea”,ez dezaten pentsatu musika makinetatikdatorrela, “zenbaitek esnea briketatik datorrelapentsatzen duen moduan, ikus dezatela musikagizakiengandik datorrela, haiek sortzen, konposatzeneta interpretatzen dutela; senti dezatelazuzeneko musikak duen indarra”.
Izan ere, zuzeneko ikuskizun bakoitza, “bakarraeta errepikaezina da”, eta Musika Familian atalekokontzertuetan, esaterako, “oso polita dagurasoen eta haurren artean sortzen den komunikazioeta gozamen giroa ikustea”, dio Cañamusika dak; “gurasoei parte hartzeko eskatzen diegugainera, garrantzitsua baita haurrek gurasoakkantuan edo dantzan ikustea”.
Zuzenekoaren indar horixe bera nabarmentzendute kontzertu horietara ikusle moduan joandiren bi irakaslek ere. Aritz Berrostegieta,Donostiako La Asunción Ikastetxeko musika irakasleakdioenez, “zuzenekoak harritzen ditugehien haurrak, hasieran muturra okertzendizute musika klasikoa aipatzen diezunean, bainagero, kontzertuan, oso ondo pasatzen dute”.Gauza bera aipatzen du Tolosako Hirukide Ikastetxekoirakasle Jokin Garmendiak ere: “Sartzekoez dute halako gogorik izaten, baina kontzertuanadi-adi egoten dira gero eta irteteandenek diote merezi zuela joatea eta gustura errepikatukoluketela”. Donostiarrek -zehazkiDBHko 1. mailakoek (10-11 urte)-, hirugarrenurtez segidan parte hartuko dute ekimenean,maiatzeko kontzertuan. Tolosarrak, DBH 3kogaztetxoak (12-13 urte), bigarrenez izango diraaurten Musika Gelan. Bat datoz biak gauzaberean, saio horiek kontzertu soil bat bainogehiago direla. Kontzertu aurretik halako unitatedidaktiko bat lantzen da gelan, garai historikojakin bati dagokiona normalean. Hala, iazbarrokoa landu zuten eta duela bi urte erromantizismogaraia. Planteamendu didaktikohori beharbada “sakonegia” dela uste du Garmendiak,baina edozein modutan, bientzat ereizugarrizko aukera da Euskadiko Orkestra Sinfonikoazuzenean ikusteko aukera izatea.
ESKAINTZA ZABALTZEN ETA AREAGOTZEN Musikariekere biziki gozatzen dute emanaldi hauetan.Kontzertu jakin batek haurrengan izangoduen eraginaz harago, “kontzertua bera jadaerronka da bere horretan” Cañadaren ustez,“gainera, musikariek ikusten dute azken urteotanegin den heziketa lana funtsezkoa dela”.Musika Gela ekimenetik kanpo ere, orkestrarenfuntzio soziala hedatzen doa; adimen urritasunaduten helduentzako jarduerak egiten dituzteedota ospitale nahiz osasun zentroetakogaixoentzako emanaldiak antolatzen dituzte.“Horrek guztiak, bide batez, orkestra are gehiagolegitimatzen du eta musikariak oso gusturadaude gizartearentzako mesedegarri diren gauzakeskaini ditzaketelako”.
Mikel Cañada eta Euskadiko Orkestra SinfonikoarenHezkuntza Departamentua dagoenekohasi dira datorren ikasturteko programazioadiseinatzen. Urteko berrikuntza moduan, abesbatzekinlan egin nahi dutela aurreratu dute.Orain arte bezala, etxean bertan sortutakoideiak garatu, gidoiak idatzi, konponketak egineta etxeko musikariek interpretatutako emanaldiakeskainiko dituzte Musika Gela ekimenean,“orkestrak ez baitu egindako ekoizpenikerosten, hemendik ateratzen da dena”, gaineratudu Cañadak. Musika, kalitatezkoa eta zuzenean,baita txikienentzat ere.