Donostia. Debako Udalak eskatutako liburua aurkeztu zuen atzo Donostiako Untzi Museoan Patxi Zubizarreta idazle ordiziarrak. Pamielak argitaratu du Hiru egun balearen sabelean izeneko liburua, Jokin Mitxelena marrazkilari donostiarraren irudiekin hornituta.
Itsas giroko nobelatxoa da Zubizarretarena. Protagonistak Ismael izena du, Melville idazlearen Moby Dick liburuaren protagonista bezala. Ez da hori literatura klasikoari egindako keinu bakarra, Altxorraren uhartea, Pinotxo fikziozko pertsonaia eta Bibliako Jonasen arrastoak era topatzerik badagoelako. Debako San Roke itsasontziko txoa da Ismael. Aintzinean, baleontzi bakoitzean mutil gazte bat joaten zen laguntzaile, eta txo esaten zitzaion. Zubiarretak sortu duen pertsonaiak Ternuaraino "bidai harrigarria egingo du bere lehen itsasaldian". Ezer gutxi argitu zuen atzo egileak. "Gauza bat bakarrik: batzuetan, haurrek salbatu ditzateke gurasoak".