Noiz entzun zenuen musikaren deia?
Nire etxean betidanik egon da hor musikarekiko oso harreman estua. Batez ere, musikarekin baino, kantugintzarekin. Nire aitak ere kitarra jotzen zuen eta abesten zuen baita ere. Bere garaian Londresen ibili zen kitarrarekin jotzen. Bazkalostean eta afalostean askotan behinik behin abestiak entzuten nituen. Nire aita edo nire amona abesten. Nire herrian, Busturian, nire lagun batzuk bertako dantza taldeari, Irritzi Alai taldeari, musika jartzen. Horrela hasi nintzen kitarrarekin harremanetan eta baita ere kantugintzan. Hori izango litzake abiapuntua.
Beti kitarrarekin?
Ni gehien bat kitarrarekin. Nire pinitoak albokarekin ere egin nituen eta orain hor nabil pianoarekin hastekotan. Baina nire etxean beste hainbat instrumento jotzen ziren. Adibidez, nire anaia trikitixa jotzen du eta txistua ere oso ondo. Baina ni gehien bat nire harremana kitarra eta ahotsarekin izan da.
Bertsioak egiten hasi zinen?
Hasiera batean, hamabost edo hamasei urte genituela, aurreztu nuen dirua nire lehenengo kitarra erosteko. Hori lortu nuenean montatu genituen bi rock talde. Bata nire herrian, bestea Gasteizen, gero etorri nintzala eta. Hasieran egin genituen bertsioak, baina nire kantuak sortzen hasi ginen. Unibertsitatean nolabait alboratu nuen kitarra eta zentratu nintzen gehiago ikasketetan, baina karrerako azken urtea igaro nuen Glasgowen, Erasmus beka batekin, eta han hainbat pubetan ikusi nuen nola igotzen zen jendea bakarrik kitarra akustiko batekin beraren abestiak kantatzeko. Hartu zitzaidan harro hori barruan, eta hasi nintzen berriz ere konposatzen.
Musikaren kultura haundia daukate Glasgowen...
Zentzu hortan, kantugintzan eta, badaramate nolabaiteko abantaila gurekiko. Hori beti botatzen dut faltan Gasteizen. Hain txikia dala, baina musikoen kantera ona daukagu egia esan, ezta? Maila internazionaleko musikariak badaude Gasteizetik sortuak. Baina horrelako espazioak, kantugintzarentzako espazio biziak falta dira. Horrelako sorkuntza eta expresio artistikorako lekuak nik falta botatzen ditut.
Glasgowetik ekarri zenuen folka?
Galdetzen didatenean "zein musika estilo egiten duzu?", nik beti esaten dut "pop-folk-rock". Folka izango litzake sustraia, baina badauzka ikutu haundiak eta kutsu haundiak ere pop musika eta rock musikarekin.
Melodia asko dauka, pop bezala...
Bai, hori da. Nik azkenean beti esaten dut diska honek, Goraka diska, badauzkala bi arima. Alde batetik, melodiak. Nik melodien oso jarraitzaile sutsua naiz, beti melodiak bilatzen. Hori izango litzake arima bat. Eta beste arima izango lirateke hitzak. Importantzia handia ematen diet, horregatik diskaren liburuzkan, diseinuaz gain, zaindu nahi nuen hitzak, baita ere itzulpenak.
Zure eraginen artean talde asko, baita idazle asko ere, agertzen dira. Lehena da... hitza edo musika?
Nire kasuan musika izaten da. Lehenengo partitzen dut beti melodia batetatik edo horrelako ideia batetatik eta gero hitzak jartzen nizkion. Agian badakit zeri buruz hitz egin nahi dudan abesti batetan baina aurretiaz beti partitzen dut melodia eta musikarekin.
"Goraka" izenburua dauka diska. Lan baikorra da, itxaropenez betea?
Bai. Azkenean daukan gaia nagusia maitasuna da, maitasungabezia. Ametsak ere oso presente daude. Itxaropenak. Horrelako kutsu nostalgiko edo melankoliko bat. Baina nik beti letrak sortzen nituenean, horren atzetik zegoen indarra bazen horrelako mezu optimista bat, baikor bat. Nahiz eta hausten zaren eta lurrera zoazen, nolabait hortzak estutu behar dituzula eta gora egin, jaiki eta berriz ere jausten bazara eta estropozu egiten baduzu, berriz ere jaiki behar duzu. Hori da pixka bat mezua.
Zer sentitzen duzu eskenatokian abesti intimo hauekin?
Nik askotan erabiltzen ditut horrelako hitzen jokoak, metaforak, baina nolabait nire bizitza non dagoen eta niri gertatu zaizkidan hainbat gauza hor erreflejatuta daude baita, diska oso intimo batean. Orduan ni saiatzen naiz abestian kontatzen nituen sentipen horiek abestia hasi aurretik holako barniz txiki bat ematen, azalpen batekin. Badaude abestiak oso baikorrak, goruntz doazenak, eta daude beste batzuk ixilagoak direnak eta eskatzen dutenak horrelako atmosfera intimoago bat ere kontatuetan.
Dena ez da zuria edo beltza...
Beti gora eta behera. Bizitza, azkenean, kontradizioz betea dago, ezta? Gora, goraka abestiarekin normalean ixten dugu kontzertua, baina badaukagu beste abesti bat ere, Berantza deitzen dena, eta nolabait kontatzen du nola askotan hasten garen airean gazteluak eraikitzen, ametsetan eta ez dakit zer, eta bat-batean dena doan pikutara... Grisean ibiltzen gara normalean.
Zer prestatu duzue biharko kontzerturako?
Badaukagu sorpresa bat. Joko dugu Goraka diskaren errepertorio guztia, baina horrez gain orain irten berri gara estudiotik eta grabatu dugu Araba Euskarazerako abestia. Gontzal Mendibil Bagare abestiaren bertsio bat da eta guk gurea egin dugu, oso bertsio berezia, lirikoa, bost ahots batera, rock ikutu batekin, Queen antzeko bertsio bat. Hori primizian aurkeztuko dugu.
Eta hurrengo urratsak?
Orain buruan daukadana jotzea da. Martxoaren 29an Parral Tabernan egongo gara. Ziurenik ere Gasteizko jaietan. Euskal Herrian jo-tzea edo Euskal Herritik kanpo, posible bada ere. Eta badauzkat jada buruan hainbat abesti sortuak eta nahiko nuke taldekidekin encierro espiritual bat egin txokoren batean, igaro bost-sei egun abesti horiek dastatzen, harnasten eta ea hurrengo udazkenarako...