Gasteiz. Jakina da Xabier Montoiak ez duela parte hartzen bere liburuen promozioetan. Saririk eman diotenean ere, ez da jasotzera joan. Antza denez, idazle gasteiztarrak kulturaren inguruan sortzen den zaratatik aparte mantendu nahi du bere burua. Horregatik huts egin zuen atzoko aurkezpenean, eta Xabier Mendiguren editoreari eta Leire Zubeldia kritikari tokatu zitzaien Fucking artists (Elkar) liburua aurkeztea.
Oraingo honetan ipuin liburua plazaratu du Montoiak. Liburuaren 10 narrazioak zeharo ezberdinak dira eta gizarteko esparru ezberdinetan kokatu ditu. Zubeldiak azpimarratu zuenez, "gaiak eta pertsonaiak anitzak dira". "Futbolariak, gobernu sozialistan kargu bat duen emakumea, Uzbekistaneko kontzentrazio-esaparru bateko marrazkilari presoa?" Horiek dira fucking artists direlakoak, hau da, artista izorratuak.