- Gero eta adineko gehiago bizi dira etxean bakarrik. Hala isla-tzen dute Eustatek adinekoen panorama estatistikoan egindako azken azterlanaren datuek. Txosten horren helburua 65 urtetik gorako biztanleen ezaugarriei buruzko informazioa lortzea da, eta azaltzen dute Euskadiko biztanleen % 22 inguru 65 urtetik gorakoak direla.

Zehazki, joan den urteko datuek islatzen dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoan 65 urteko baino gehiagoko 486.738 pertsona bizi dira; 280.132 emakume eta 206.606 gizon. Hala, EAEko 65 urteko eta gehiagoko adin-taldeak gora egin du 2008-2019 aldian: "2008an, biztanleriaren %18,6 izan zen; 2013an, %20,2, eta, 2019an, %22,2. 65 urteko eta gehiagoko taldea biztanleriaren %22,2 izanik, urte horretan EB 28ko batez bestekoaren (%20) gainetik zegoen. Batasuneko herrialde guztien artean, EAE Italiak baino ez du gainditzen (22,8%)", azaltzen dute txostenean. Izan ere, adinekoen populazioa hainbeste ari da hazten, non datozen urteetan nabarmen handitzea espero baita. Txosten horren arabera, 2041. urtean 65 urtetik gorako 729.000 herritar inguru izango ditu Euskadik, eta 2061. urtean 735.500. "Adin-talde bakoitzaren bilakaera, jakina, adin-talde bakoitzean sartzen doazen belaunaldien tamainaren ondorioa da, bai eta heriotza-tasak, migrazioak eta jaiotza-tasak horietako bakoitzean duen eragin diferentzialaren ondorioa ere. Adinekoen bilakaera bizi-itxaropena igo izanaren ondorio ere bada", azpimarratzen dute. Ildo beretik, egun, 263.000 pertsona inguru bakarrik bizi dira Euskal Autonomia Erkidegoan; haietatik, 112.531 lagun 65 urtetik gorakoak dira; % 26 gizonak dira eta % 74, emakumeak, hain zuzen ere.

Hilkortasunari dagokionez, dirudienez, gizonak emakumeak baino lehenago hiltzen dira. "Bizi-itxaropena handiagoa da emakumeen artean", zehaztu dute. Dudarik gabe, Europar Batasuneko kide diren herrialdeei dagokienez, Euskadi beste guztien gainetik nabarmentzen da, emakumeek batez beste 86,4 urte arteko bizi-itxaropena dutelako, eta gizonek, batez beste, 80,6 urtekoa. Europar Batasunean, emakumeen batez bestekoa hiru urte gutxiagokoa da (83,6) eta gizonena bi urte gutxiagokoa (78,3). Gizonen heriotzaren arrazoi nagusia tumoreak dira oraindik ere, eta emakumeena gaixotasun kardiobaskularrak, txostenaren arabera, baina gero eta gehiago dira dementzien ondoriozko herio-tzak, "pixkanaka areagotzen doaz gaixotasun neurodegeneratiboak -Alzheimerra eta dementziak, besteak beste-, adinekoak hiltzeko kausa nagusien artean", nabarmendu dute. Errenta pertsonalari dagokionez, EAEn bizi diren 18 urtetik gorako biztanleek batez beste 21.083€-ko errenta jaso zuten 2017an. Gizonek, batez beste, 26.519 euroko errenta, eta emakumeek, batez beste, 16.074 eurokoa. Alderik handiena 65 eta 69 urte bitarteko tartean erregistratzen da; bertan, "gizonek emakumeek baino 17.309 euro gehiago jasotzen dituzte". Gainera, adinekoek pairatzen duten antsietateari buruz ere hitz egiten da txosten honetan. Azaldu dutenez, adinekoen artean, 75 urtetik gorakoak dira antsietate gehien pairatzen dutenak, eta ohikoagoa da emakumeetan gizonetan baino. Txostenaren arabera: "Osasun-egoeraren arloan, antsietatearen eta depresioaren sintomak 75 urteko eta gehiagoko adin-taldean nagusitzen ziren; alegia, osasun-arazo hori zeukaten pertsonen proportzioa, 2018an, adin-talde horretan zen handiena. Adin-talde horretako emakumeak ziren guztizkoaren % 27,5 eta gizonak, % 14,9".

ADINEKO BIZTANLEEN PANORAMA ESTATISTIKOA. 2020. Biztanleak: 2019/01/01eko zifrek erakusten dute Euskal AEn 65 urteko eta gehiagoko 486.738 pertsona bizi direla; 280.132 emakumeak dira eta 206.606, gizonak. Euskal AEko 65 urteko eta gehiagoko adin-taldeak gora egin du 2008-2019 aldian. Hala, 2008an, biztanleriaren % 18,6 izan zen; 2013an, % 20,2, eta, 2019an, % 22,2. 65 urteko eta gehiagoko taldea biztanleriaren % 22,2 izanik, urte horretan EB 28ko batez bestekoaren (% 20) gainetik zegoen. Batasuneko herrialde guztien artean, Euskal AE Italiak baino ez du gainditzen (22,8%).

Etorkizunean. 2041. eta 2061. urteak: hipotesi demografikoetan, Euskal AEn 2041ean 65 urteko eta gehiagoko pertsonak 729.000 izatea eta 2061ean 735.500 izatea planteatzen da. Egun, "263.000 pertsona inguru bakarrik bizi da Euskal AEn, 2019an; haietatik, 112.531 65 urtekoak eta gehiagokoak dira. % 26 gizonak dira eta % 74, emakumeak".

"Adin-talde bakoitzaren bilakaera, jakina, adin-talde bakoitzean sar-tzen doazen belaunaldien tamainaren ondorioa da, bai eta heriotza-tasak, migrazioak eta jaiotza-tasak horietako bakoitzean duen eragin diferentzialaren ondorioa ere. Adinekoen bilakaera bizi-itxaropena igo izanaren ondorio ere bada".

86,4

Europar Batasuneko kide diren herrialdeei dagokienez, Euskadi beste guztien gainetik nabarmen-tzen da, emakumeek batez beste 86,4 urteKO bizi-itxaropena dutelako, eta gizonek, 80,6 urtekoa.