Tuvisak 1.462.336 pertsona garraiatu ditu apirilean Gasteizen, eta horrela, hilabete horretan inoiz izan duen erregistrorik onena egin du, 2023ko apirilean baino %25,82 gehiago. Iazko datuen eta aurtengoen arteko alde handia Aste Santuko jaiegunekin bat egiteak eragin du, neurri handi batean.
Aste honetan Tuvisaren administrazio kontseiluaren bileran jakinarazi dutenez, hiriko garraio publikoaren historian inoiz ez da orain arte apirilean 1,4 milioi bidaiariko kopurua gainditu.
Aste Santuarekin batera, emaitza on horien faktore erabakigarria "BEI izan da berriro, 2023ko apirilarekin alderatuta hobekuntza %16,66koa izan baita, eta, lineen araberako garraioaren banaketari dagokionez, hiru bidaiatik ia bat egin da BEIn".
Bidaiarien kopuru metatuari dagokionez
Bidaiarien kopuru metatuari dagokionez, urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitartean 5.683.924 bidaia izan ditu Tuvisak, hau da, 2023ko aldi berean baino %2,68 gehiago, erregistroak gordetzen direnetik marka ezarriz.
Gazteentzako BAT 30D 34.402 kasutan erabili da apirilean, eta bonobus orokorrak, aldiz, 941.732 erabilera izan ditu, hau da, bidaia guztien %64,3.
"Emaitza on horiek izateko faktore erabakigarria izan da, beste behin, BEI. Izan ere, aurreko urteko apirilarekin alderatuta, hobekuntza % 16,66koa izan da eta lineen araberako garraioaren banaketari dagokionez, hiru bidaiatik ia bat egin da BEIn. Kontuan izan beharreko beste datu bat da bidaiarien kopuru metatuarena: izan ere, urtarrilaren 1etik apirilaren 30era bitarte, TUVISAk 5.683.924 bidaia izan ditu eta, horrenbestez, 2023ko aldi berarekin alderatuta, igoera % 2,68koa izan da eta, erregistroak gordetzen direnetik errekorra hautsi da", ondorioztatu zuten.