Síguenos en redes sociales:

Zer eguraldia egingo du gaur?

Zer eguraldia egingo du gaur?Alex Larretxi

Presio altuak gailenduko dira datozen egunetan. Iragarpen-aldiaren hasieran, "Europan zentratutako antizikloi indartsu batek Europa osoa menderatuko du eta Iberiar Penintsula beraz, bere eraginpean egongo da". Euskalmet Euskal Metereologia Agentziatik azpimarratu dutenez, egunak aurrera joan ahala, latitude altuetan egongo diren "presio baxuak Europa iparraldetik sartuz joango dira, eta Atlantikoan beste presio altuko zentro bat indarra hartzen hasiko da. Asteartetik edo asteazkenetik aurrera, iparraldeko presio baxek Europa ia osoa hartuko dute eta Iberian Penintsula, Atlantikoan kokatutako antizikloiaren menpe geldituko da".

Egoera honekin, astearte edo asteazkenera arte, eguraldi lehorrak jarraipena izango du; giro egonkorra eta behe lainoa iraunkorra izateko aukerarekin, bereziki Ebro ibarrean. Asteazkenetik aurrera eta ostiralera arte, iparmendebaldeko fluxua ibiliko da eta euria egingo du, bereziki Kantauri isurialdean. Berriro, iragarpen-aldiaren bukaeran litekeena da presio altuak Iberiar Penintsula osora zabaltzea eta orduan giroa egonkorra eta lehorra izango litzateke.Tenperaturak negu itxura hartuko du; maximoak 10-15ºC ingurukoak izango dira Kantauri isurialdean eta 8-13 ºC-ren bueltakoak mediterraneoan. Minimoak 0 ºC-tik behera jaitsiko dira barnealdeko zenbait tokitan, batez ere Araban, astearte edo asteazkenera arte. Asteazkenetik aurrera eta ostiralera arte, tenperatura minimoak igo egingo dira baina iragarpen-aldiaren bukaeran jaitsi egingo lirateke berriro. Olatuen altuera adierazgarria metro bete ingurukoa izango da. Asteazkenetik aurrera igo egingo da eta ostiral eta larunbatean baliteke 2.5 m baino altuagoa izatea.

Hala, gaur goizean, lanbroa eta lainoa. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da; Kantauri isurialdean tarte hodeitsuren bat agertuko da, batez ere egunaren bigarren zatian. Haize ahul-bizia eta aldakorra ibiliko da, mendebal-osagaia nagusi kostaldean. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da. Barnealdean izotz txikia egingo du, Arabako zenbait puntutan ertaina.