Floridako jaiotzako nobedadeak
Florida parkeko Jaiotza Monumentalak ateak ireki ditu, bi berritasunekin: oihalen postu bat eta irudi gehiago misterioan
Gasteizko Jaiotza Monumentala inauguratu dute gaur arratsaldean. Florida parkean egongo da, urtarrilaren 7ra arte. Misterioaren haitzuloa irekitzeaz gain, bisita gidatu bat egin du Arabako Belenzaleen Elkarteak.
Jaiotzazaleek munduko jaiotzarik ederrenen artean kokatzen dute Jaiotza Monumental hau. Igeltsuz (1962-1974), egurrez (1980-1985) eta poliesterrez eta beira-zuntzez (1985etik aurrera) egindako 100 pieza baino gehiago ditu.
Hala, Gasteizko Udaletik azpimarratu dutenez, "aurten hainbat berritasun eta aldaketa izango ditu". "Herrixkan, oihalen salmenta-postu berri bat jarri dute. Hala, emakume baserritarraren irudi zaharra berreskuratu, eta postu berriko saltzaile bilakatu dute aurten. Haitzuloaren barruan, misterioaren alboan hiru irudi berri izango dira aurten: mutiko eta neskato artzain bana eta ahuntz bat. Aurelio Rivasek egin zituen guztiak, 1985ean", azpimarratu zuten.
Halaber, beste berrikuntza batzuk ere egon dira, prentsa-ohar baten bitartez gaineratu zutenez. Hala, argiztapena egokitu da, beroagoa izan dadin eta argi-zuzi baten antza izan dezan. Azken aldaketa Aingeru iragarlearen kokapena da. Beste zuhaitz batean jarri dute, jatorrizko zuhaitzetik gertu. Hori dela eta, apur bat aldatu dute artzainen irudien posizioa ere, aingeruari begiratu ahal izateko.
Azkenik, iturri berberen hitzetan, haitzuloa 10:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 21:30era bisita daiteke. Gainerakoa modu librean bisita daiteke. Dena den, animalien soinuak eta musika 10:00etatik 21:30era egongo dira martxan.
Temas
Más en Araba
-
El Bellas Artes de Álava encumbra a seis restaurantes guardianes de la memoria gastronómica
-
VÍDEO: Roban camisetas de La Roja a plena luz del día en Vitoria-Gasteiz
-
Descuentos de hasta el 70% en las rebajas de verano en Vitoria
-
Roban camisetas de la Selección Española a plena luz del día en Vitoria-Gasteiz