Gasteizko Koroatze auzoko etxebizitzen eta lokalen jabeek, zegokionean SmartEnCity birgaitze-proiektuan sartu zirenek, dagoeneko eska ditzakete egindako obrengatiko dirulaguntzak, 21 Zabalgunearen bulegoetan (Pintore kalea 45), Gasteizko Udaletik azaldu duten bezala.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, guztira, Koroatze inguruko 24 eraikin baliatu ahalko dira laguntza-ildo horretaz, zeinak eraikinen energia-eraginkortasuna eta isolamendu akustikoa hobetzeko obrak ordaintzeko balioko baitu, "baita zaharkituta geratu diren iturgintza, saneamendu, elektrizitate, berokuntza, gas edo telefono instalazioak edo suteen kontrako babestekoak eraberritu edo ordezteko ere", azpimarratu zuten Gasteizko Udaletik prentsa-ohar baten bitartez.
Atzotik, 21 Zabalguneak "kartel bat jarriko du atari bakoitzean, eskabideak aurkezteko epea ireki dela iragartzeko", erantsi zutenez.
Informazio guztia eta aurkeztu beharreko inprimakiak Erdi Aroko Hiriguneko Arreta Bulegoan daude eskuragarri (Pintore kalea 45).
Ildo beretik, Gasteizko Udaletik azpimarratu zutenez, izena emateko epea ia hilabete osoan zehar egongo da zabalik herritarren eskura, baldintzak betetzen dituztenek aipatutako dirulaguntza hori eskatzeko aukera izan dezaten.
Zehazki, Gasteizko Udalak 680.000 euro jarritu ditu helburu horretarako.
Gasteizko Udalaren hitzetan, "jabeek azaroaren 27ra arteko epea dute eskatutako dokumentazioa bulego horretan aurkeztu eta erregistratu eta dirulaguntza eskatzeko; Udalak 680.000 euro jarriko ditu horretarako".