Espazio Publikoaren eta Auzoen Sailak proiektuak kontratatzeko prozesua abiarazi du Esther Ferrer artistaren Números Primos eskultura haurrentzako jolas-eremu berriarekin. Obra kokatuta dagoen tokia zoladura gainean inprimatutako jolasez betetako gunea izango da, Gasteizko Udaletik azpimarratu zuten bezala.

Horren bidez, Beatriz Artolazabal zinegotziak azaldu duenez, “ariketa fisikoa, taldeko jolasa eta abilezia bultzatuko ditugu”. Horixe da, hain zuzen, gune berri honen helburu nagusietako bat, Gasteizko Udaletik Beatriz Artolazabal zinegotziak, atzo azaldu zuenez.

Horrela, eta ildo beretik jarraituz, Beatriz Artolazabalek gogorarazi zuenez, eskultura hori orain dela 20 urte jarri zutela jada Gasteizen. Bere hitzetan,“eskultura hori 2003an jarri zuten Prado parkean eta ordutik igaro diren 20 urte hauetan, dezente hondatu da materialen hauskortasuna eta erabilera intentsiboko espazio publikoan duen kokapena direla eta”. Horregatik hain justu erabaki dute lekuz aldatzea, zinegotziak azaldu zuenez. Gasteizko Udaletko hitzetan, "horregatik erabaki dute Artium museoko barneko plazan kokatzea orain", azpimarratu zuten atzo prentsa-ohar baten bitartez.

Azkenik, eta ildo horretatik jarraituz, parkeko plaza txikiko (200 metro koadroko azalera du) proiektuaren helburua zoladura berria jartzea izango da. Hala, neska-mutilentzako jolaserako diziplina anitzeko espazioa (iraunkorra eta irristagaitza) sortuko da. Lan horien aurrekontua 68.000 eurokoa da eta gauzatzeko epea lau astekoa izango da.