Otsailaren 1era arte luzatu da Arabako Arte Eszenikoen Tailerrean 2023/2024 ikasturterako izena emateko prozesua.
Urtero bezala, TAE Arabak askotariko ikastaroak eskainiko ditu, eta adin eta maila guztietara egokituko dira.
Txikienen prestakuntza proposamenaren kasuan, prestakuntza hiru adin tartetan banatzen da (3-5, 6-10, eta 11-14 urte bitarteko taldeak), eta hizkuntza eskaintza zabala da: gaztelania, euskara eta ingelesa.
Helduen kasuan, prestakuntza proposamena bi ikasturtetan banatzen da: Hastapenak eta aktore prestakuntza.
"Antzerkiaren hastapenak". Han, eszenaren sentsazioak probatu nahi dituzten ikasle taldeak oholtzara eta antzezpenaren gakoetara hurbiltzen dira. "Antzerki prestakuntza" bi urteko ikastaro espezializatua da, interpreteak prestatzeko. Hori da eskolako ikastarorik osoena, eta irakasgai gehien eskaintzen dituena: ahotsa, kantua, gorputz adierazpena, interpretazioa, jolas dramatikoa, teknika eszenikoa, antzerkiaren historia...
"Helduak ere, ikasle gazteagoekin batera –16 urtetik gorakoak–, "Musika Antzerkia" ikastaroan elkarrekin aritzen dira, eta zenbait gazte taldek, berriz, 15 eta 18 urte bitarteko ikasleak biltzen dituztenak, haiei bereziki zuzenduta dagoen eskaintza daukate, "Gazteentzako antzerkia" izeneko atala, hain zuzen. Bertan, neska eta mutil taldeek batera lan egiten dute, interpretazioaren aukerak eta magia aurkitzen dituzte eta adiskidetasun sortzailea lantzen dute.
Gainera, Arte Eszenikoen Tailerrak bigarren urtez jarraian Agurainera zabaldu du bere prestakuntza eskaintza. Iaz bezala, 6-10 eta 11-14 urte bitarteko haurrentzako antzerki eskolak eta “Antzerkiaren hastapenak” ikastaroa eskainiko dira Arabako herri horretako Harresi aretoan.
Ikastaro horien guztien matrikulazioa otsailaren 1era arte luzatuko da. Urteko ikastaroek prezio publikoak dituzte, eta osorik edo hainbat kuotatan ordain daitezke. Ohiko hobarien artean (% 20tik % 50era bitartean), genero indarkeriaren biktimentzako eta haien ondorengoentzako beste bat sartu da.
Arabako Arte Eszenikoen Tailerrak 40 urte baino gehiago daramatza aktoreak prestatzen eta antzerki praktikaz gozarazten, eta ikasturte hau 300 ikasle baino gehiagorekin itxiko du.
Matrikulazioa izapidetzeko edo zalantzak argitzeko, tae.araba.eus webgunera jo daiteke, edo 945 28 45 42 telefono zenbakira deitu, edo helbide elektroniko honetara idatzi: tae@araba.eus. Matrikulazio izapideak linean egin behar dira, hemen: Matriculación - tae - web.araba.eus
Ikastaro monografikoak:
Bestalde, urtean zehar bi motatako ikastaro monografikoak eskaintzen dira.
• Haur eta gazteentzako monografikoak. Izaera ludikoa dute, eta normalean oporraldietan programatzen dira.
• Helduentzako monografikoak, gaian adituak diren gonbidatuek emanak. Oso ikastaro trinkoak eta espezializatuak dira, bi ikuspegi desberdinetara bideratuak. Alde batetik, hainbat arlotan sakontzera (ahotsa, kabareta, suzukia, viewpoints delakoa …); eta, bestetik, profesional ezagunen lan egiteko modu espezifikoak aurkitzera ("Kualitatea", Andrés Limarena; "Albo estrategiak", Juan Ayalarena; "Eszena eta feminismoak", Blanca Ortigarena, Esther Ferrerena…).