Familian gozatzeko eta haurrek haur izaten jarraitzeko datak dira; arreta haiengan jartzeko eta errealitatea magiaz betetzeaz arduratzeko datak. Koronabirusaren okertzeak eta egungo pandemia egoera kezkagarriak ezin izan zuten atzo Iradier Arenan Olentzeroren etorrerari esker berriro bizi izan zen magia horrekin hautsi.
Izan ere, Gabonek magia, bake eta ilusio pixka bat oparitzen dute, haurtzaroan bederen, eta hala frogatu zen atzo, Olentzeroren emanaldiari esker; izan ere, Olentzero ekitaldiak edukiera txikia izan zuen eta koronabirusaren aurkako neurriak hartu ziren, ikuskizuna segurtasun osoz egingo zela bermatzeko. Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Vital Fundazioak eta Mulixka dan-tza taldeak Olentzero ikuskizuna ekarri dute Gabon honetara, familia eta adin guztientzako musika, dantza, kantu eta antzerki ikuskizuna, antolatzaileek azaldu zutenez.
“Olentzeroren filosofia antzinako garaiko pertsonaia mitologikoaren eta gaur egungo pertsonaia magikoaren arteko harremanean sakon-tzea da, musika, dantza, kantua eta antzerkia biltzen dituen muntai erakargarri, dinamiko eta sakon batean. Ikuskizunak iraganarekin eta naturarekin lotzen gaituzten sinboloak gogoraraziko ditu, betiere bere alderik misteriotsu eta magikoena mantenduz”, azaldu zuten Vital Fundaziotik. Oholtzaren gainean 100 pertsona aritu ziren, orkestrako musikariak (60), kantariak (25), dantzariak (14) eta aktore bat, “denborarekin ahaztua izan den Olentzeroren eta Gabonen benetako mezua publikoari helarazteko”. Ekitaldia arratsaldeko bostetan hasi zen eta ordu eta laurden inguru iraun zuen. Gainera, euskarazko ikuskizuna izan zen, aldez aurretik hitzordua eskatuta sarrerak erosi zituzten Arabako familia guztiei zuzendua.
Ildo horretatik, sortzaileek nabarmendu zutenez, ikuskizunak balio hauek sustatu nahi ditu belaunaldi berrietan: natura errespetatzea, klima-aldaketari aurre egiteko zerbait egin beharra eta familiaren garrantzia, besteak beste. “Mundu hobe batean bizi daitezkeela ikusaraztea eta irudimenaren eta ilusioaren ateak irekitzea, Olentzeroren magiarekin amets egiten jarrai dezaten”, azpimarratu zuten. Ikuskizun horretan ez da ezer zoriz diseinatu: musika-pieza bakoitza, dantza bakoitza eta hitz bakoitza kontu handiz aukeratu dira gidoi guztiz lotu bat lortzeko, sinboloz betetako xehetasun eta elementuekin, ikuskizunari ukitu magikoa emateko. Pertsonaia tradizionalaren esentziari eusteaz gain, obrak koreografia berritzaileak, jantzi modernizatuak, musika klasiko eguneratua eta ikusmen-diseinu bat eskaini zituen, ikusleari sentsazio desberdinak transmititzeko.
Olentzeroren koreografiak Josu Sánchez dantzariarenak dira, ideiaren eta gidoiaren sortzailearenak, Mulixka Dantza Taldeak lagunduta; moldaketak eta musika Irune Martínez de Santos zuzendari eta konpositoreak egin ditu. Kantua duten piezak Araba abesbatzak interpretatu ditu. Iñaki Lasak, berriz, testuak sortu eta pertsonaia protagonistari bizia eman dio.
Azkenik, aipatzekoa da Gasteizko Araba Abesbatza “ahots larrien abesbatza” dela. 1968an sortu zenetik, Sabin Salaberri, Antton Lete, Manu Sagastume, Roberto Ugarte, Angel Alday eta Aitor Sáez de Cortazarrek zuzendu dute, Vital Fundaziotik gogorarazi zutenez.
Esaldia. “Olentzeroren filosofia antzinako garaiko pertsonaia mitologikoaren eta gaur egungo pertsonaia magikoaren arteko harremanean sakontzea da, musika, dantza, kantua eta an-tzerkia biltzen dituen muntai erakargarri, dinamiko eta sakon batean. Ikuskizunak iraganarekin eta naturarekin lotzen gaituzten sinboloak gogoraraziko ditu, betiere bere alderik misteriotsu eta magikoena mantenduz”, azaldu zuten Vital Fundaziotik ikuskizuna aurkezterakoan.