- Iruraiz-Gaunako Udalak Madrilgo Gobernuari eskatuko dio Arabako Lautada zeharkatzen duen goi tentsioko linea elektrikoa ez egiteko. Atzo Euskal Herria Bildutik azaldu zutenez, EAJ eta EH Bildu atzo ospatutako osoko bilkuran hartu zuten erabaki hori, eta alegazioak aurkeztea ere erabaki zuten.

Ildo beretik, iturri berberek azpimarratu zutenez, goi-tentsioko linea horrek Arabako lautada zeharkatzen du 40 bat kilometrotan. “Iruraiz-Gaunako kasuan, goi tentsioko 18 dorre jartzea planteatzen da, 72 metroko altuerakoak. Ibilbideak onura publikoko mendiak zeharkatzen ditu, eta eragina du uretan, goi-tentsioko eta telefoniako sareekin eta errepide-sarearekin”, adierazi zuten.

Bestalde, erantsi zutenez, “gainera, udalerriko gune bat (Arrieta) hariteriatik 500 metro baino gutxiagora geratuko da”. Hori guztiagatik, Iruraiz-Gaunako udalak goi-tentsioko linea elektrikoa ez egitea eskatuko du berriri, EH Bildutik atzo prentsa-ohar baten bidez jakitera eman zutenez.